Zuzenean

Dena Irailerako

Dena Irailerako x 15 | Euskal Herri tropikala

Denboraldiaren ekuatorera iritsi gara astelehen honetan, astelehena izan behar zuen eta ondo nabaritu dugu Iker Plazaolak ere zer nolako astelehena izan duen. Olatz Beobide kolaboratzailea nahiz Ibai Fresnedo, Egoitz Arbiol eta Bea Larrañaga gonbidatuek ere ez dute hutsik egin.

Audio_placeholder

Dena Irailerako x 15 | Euskal Herri tropikala

Loading player...
Dena Irailerako, Tessa Andonegirekin
Dena Irailerako, Tessa Andonegirekin

Behin baino gehiagotan aipatu izan dugu uda honetako denboraldian zehar, giro erabat berezia dugula aurtengo abuztuan Euskal Herrian. Gure inguruneak halako eguraldia behar duela ere egia da horren ederra izateko, baina horren tropikal itsura du aurtengoak, arraro egiten zaigula. Arraro izate horrek baditu bere abantailak ordea, eta gu egunari onena ateratzen saiatu gara beste behin ere 'Dena Irailerako' saioan zuretzat. Lortu dugun edo ez, zuk zerorrek esan beharko diguzu behin saioa osorik entzuten duzunean noski.

Oñatiarra dugu Iker Plazaola kolaboratzailea eta gurekin bat egiteko egunero moduan astelehen honetan ere. Albiste ezberdinak ekarri dizkigu beste behin ere, astelehena izanik, eguna baino arraroagoak diren gertakariak eman baitizkigu ezagutzera txantxikuak. Ideiatxo ezberdinek ere, norberak egunean zehar hausnartzeko zenbait pentsamendu utzi dizkigute eta astean zehar ekarriko duena ere ezagutarazi digu.

Olatz Beobide ere gurera batu da beste aste batez, 'Artearen Lamiak' bere kolaborazio tartearekin. Ahizpea Goenagaren inguruan aritu zaigu gaurkoan, euskal aktore, zinema-zuzendari eta idazleaz hain zuzen ere. Ez du ibilbide makala artistak, antzerkian, zineman eta telebista-munduan ibilbide luzea egin baitu, antzezpenean ez ezik, baita gidoigile eta antzerki-idazle gisa ere topatu izan baitugu.

Gonbidatuei dagokienez, oso gutxitan konformatzen gara bakarrarekin eta hiru batu ditugu gaurko zerrendara. Ibai Fresnedo eta Egoitz Arbiol gurean izan genituen duela bi aste eta solasaldi txukuna izan genuenez, bigarren gonbita bat luzatu nahi izan genien gaurko honetarako. Ioar Aizpurua kolaboratzailearen 'Agenda' tartean, Bea Larrañaga artista ezagutzeko aukeran izan gara. Clown nahiz antzerkian ibilbide oparoa du, baita aurrera begira ere, ikasteko gogo ugarirekin baita.

Jaurlaritza Logoa