Zuzenean

Dena Irailerako

Dena Irailerako x 16 | Konpainia eta umore paregabea

Asteko bigarren saio honetan ere barre ugari egin dugu Iker Plazaola eta Nerea Arriola kolaboratzaileekin batera. Baina gai serioagoei ere eskaini diegu aukera Yogurinha Borova gonbidatuarekin batera.

Audio_placeholder

Dena Irailerako x 16 | Konpainia eta umore paregabea

Loading player...
Dena Irailerako, Tessa Andonegirekin
Dena Irailerako, Tessa Andonegirekin

Astearte honetan ere ez dugu nolanahiko saioa izan 'Dena Irailerako, irratiak egiten duen konpainia aparta izan ohi bada, are eta hobeago egin baitugu oraingoan ere. Izan ere konturatu gara, irratia entzuten zaudenean, beste zeregin ezberdin batzuk egiten ere egin ditzakegula telebistak aukera hori eskaintzen ez digun bitartean. Izan ere telebista ikusten ari garenean, gure arretaren ia %100a behar du honek. Aldiz irratia entzuten gaudenean etxeko lanak egin ditzakegu, autoan bidaia bat egin edota besterik gabe abuztuko oporraldiaz gozatzen ari zaretenok hondartzan zaudetela entzun.

Konpainia horri pipermin zapore pixka bat eman ahal izateko gurera batu da beste egun batez Iker Plazaola kolaboratzailea Oñatiko bere atalaiatik. Albiste ezberdinak kontatu nahi izan dizkigu gaur ere, baita errusiar mendiko gertakariaren inguruko azalpen zuzenak eman ere. Ideiatxoen tarteari dagokionez, oso inspiratuta etorri zaigu gaurkoan gure txantxikua eta barre ugari egin baditugu ere, zer pentsatua utzi digute beste behin ere gure buruan.

Umorea dramatik ateratzen aditua da ordea Nerea Arriola kolaboratzailea. Joan zen urtean gurean izan genuen eta beste urte batez ere inolako hutsik ez dio egin donostiarrak gure gonbitari. Etxe bat erosi duenaren berri eman digu Arriolak, ezkondu denaren arrazoi izan da hori eta prozesu honen xehetasun ugari izan ditu hizpide uda honetako bere lehen tartean. Aurrera begira, etxe berri bat erosteak dakarrenaz hitz egingo digula zehaztu digu.

Saioa pozik egiten badugu ere, ez da guztia izaten umorea eta kontu serioagoez hitz egiteko tartea ere hartzen dugu. Horrek ez du esan nahi gai serio bat izan arren, ez dugunik umore puntu batekin jorratu Eduardo Gaviñari (Yogurinha Borova) eginiko elkarrizketa. LGTBI kolektiboko kide izateaz gain, bere egunerokotasunean oso gertutik jarraitzen duen zerbait da eta egungo gizartearen inguruan hitz egiten aritu gara.

Jaurlaritza Logoa