Zuzenean
Lara Izagirre zornotzarra da eta oso gaztetatik izan du zinema edo ikus entzunezkoarekiko lortura estua. Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziadun zen Ikus-entzunezko Komunikazioan eta horren ondotik buruturiko zenbait ikasketei esker, gidoilaria, zinema zuzendaria eta zinema ekoizlea dugu gaur egun. Bere ibilbideari errepaso bat egin badiogu ere, 'Dena Irailerako' saiora bere azken lanaz hitz egitera gonbidatu nahi izan dugu, 'Nora' izenpean laster zinemetan ikusgai izango dugunaz hain zuzen. Joan zen urtean eginiko euskal filma da honako hau eta Nora izeneko 30 urteko neska gazte baten istorioa kontatzen du.
Joan zen urteko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen filma Izagirrek berak kontatu digun moduan, eta ikusgai izango da zinemetan irailaren 3tik aurrera. Komedia dramatiko eta Road movie generoen barnean sailkatuko genuke eta aktore ugarik hartu dute parte filmean: Ane Pikaza, Héctor Alterio, Ramón Barea, Klara Badiola, Kepa Errasti, Joseba Usabiaga, Loli Astoreka, Aia Kruse eta Itziar Ituño. Elkarrizketan bertan, Zinemaldiak Johnny Deppi eman nahi dion sari nagusienetarikoaren inguruan ere hitz egin nahi izan dugu, Izagirren dio «hausnarketa falta izan da».
Izaro Andres musikariak egin du Nora filmerako kantua, eta bere taldearekin batera taula gainean eskaintzen dituen zenbait kontzertutan istorioa aipatzen du.
Azken urte honetan luze-metraila bere horretan utzi duela ziurtatu digu Izagirrek, behin amaituta Donibane Lohitzuneko festibal batean aurkeztu eta feedback ona jaso zuelako. Dena den, proiektua 2021ean egin izan balu ezberdin aterako litzatekeela ziur dago. Filmak gidoitik muntaketara, eta ondoren grabaketatik pasata aldaketa ugari jasaten dituela kontatu nahi izan digu, prozesuan aldaketa txikiak egiten joaten direlako. Hori bai, filmean kontatu nahi dena ordea, ez momentu bakar batean ere aldatzen.
Ane Pikaza aktoreak egin du protagonistaren papera, eta zuzendariak berak gogorarazi digu kastinak egin zituztenean nola konturatu zen filmak zeukan esentzia eta Pikazak berak zuena antzekoak zirela.
Lara Izagirre filmaren ekoizle ere bada, Gariza Films ekoiztetxea sortu zuelako gaztea zela, baina ez digu gomendatzen film propioko zuzendari eta ekoizle aldi berean izatea. Ekoiztetxea sortzeko erabakia nolatan hartu zuen kontatzeaz gain, honek eskatzen duen lanaz hitz egin digu. Prozesuak bere horretan latza izan dela esan dio, baina aipatu du badirela pausu batzuk bereziki gustuko dituenak.