Zuzenean

Peli Lekuona
Elkarrizketa
Uxue Razkin
Erein argitaletxeko editorea

Erein argitaletxeko Uxue Razkin editore gaztea 'Dena Irailerako' saioan

Editore izateko oso gaztea dela esan genezake Uxue Razkin, baina gustuz eta pasioz egiten den lan batek ez duela mugarik guztiok dakigu. Erein argitaletxean burutzen du bere egunerokotasuna eta esperientziaz hitz egin nahi izan digu.

Audio_placeholder

Erein argitaletxeko Uxue Razkin editore gaztea 'Dena Irailerako' saioan

Loading player...
Uxue Razkin (Erein argitaletxeko editorea)
Uxue Razkin (Erein argitaletxeko editorea)

Literaturari maiz egin izan diogu tartea 'Dena Irailerako' saioan, eta astearte honetan ez dugu gutxiago egin nahi izan. Uxue Razkin, Erein argitaletxeko editore gaztearen bisita jaso dugu eta bere orain arteko ibilbide labur, baina oparoaren inguruan jardun gara. Editore izateko agian gaztea dela esan genezake, baina horrek ez dio oztoporik jartzen bere ibilbidea lana behar bezala burutu ahal izateko. Berak ondo kontatu digun moduan «emakume eta dudan adina izanda, onerako eta txarrerako ditut kontatzeko zenbait istorio».

Apiriletik baldin badabil editore modura ere, liburu munduko bere lehen esperientzia profesionala Fnac saltokian izan zuen, liburuak saltzen. Guztiak ez du ordea gure bizitzan behar bezala eragiten eta Razkinek esperientzia mingotsa izan zuela esan genezake. Gutxien espero zuen unean berriz, Erein argitaletxearen deia jaso zuen eta «editore izan nahi nuen galdetu zidatenean, zer zen ez banekien ere baiezkoa eman nien berehala» esan digu. Telefono dei batek gotik behera alda dezake gure bizitza une jakin batean, eta garbi du gainera editore izateko ikasketa zehatzik ez dela behar.

Erantzukizun handiko lana da berea, idazleek bidalitako zenbait lan liburu bilakatuko diren edo ez baitago bere eskuetan. Askotan pausatu behar izan ditu zenbait proiektu, idazleari aldaketa ezberdinak proposatu ahal izateko eta egileari agian atsegina egingo ez bazaio ere, Razkinek garbi du bere lana horretan oinarritzen dela eta liburu bat argitaratzeko nahitaezko oinarriak bete behar dituela. Moduak asko zaintzen ditu Uxue Razkinek ezetza emateko unean. «Ez da batere erraza, baina jakin eta batez ere ikasi egiten da ezezko hori nola eman behar den» esan digu gonbidatuak. Idazleek barrutik ateratakoa konfiantza osoarekin aurkezten diote Razkini, eta zenbaitentzat testuinguru horretan, gogorra izan daiteke ezezko bat jasotzea.

Gutxi entzuna izateak, editore lana ezezagun izatea dakar eta ez-ezagutza horren eraginez, lan egin ahal izateko inguru oso pertsonala izatea garrantzitsua izango delakoan gaude. Lasaitasun maila bat beharrezkoa dela esango genuke, nahi beste duen denboran proposamen ezberdinak irakurri ahal izateko. Razkin bat dator gure usteekin, aldiz bere lana mahai gainean hamarnaka leiho irekita edukitzearen antzekoa dela esan digu.

Irakurle baten rola hartzen du Razkinek proposamenak eskuartean jasotzen dituenean, pentsatuz, lan hori liburu bat izanez gero, behar adinako mailara iristen den. Editoreak beraz, berebizikotzat jotzen ditu lehen kapituluak liburuarekin konektatzeko edo honen potentzialtasuna aurreikusteko. Ez da prozesu batere erraza izaten aukeraketarena, hoztasuna nahitaezkoa dela baitio irakurketarentzat, aurreiritziak alde batera utzita hain zuzen. Ereingo editorearentzat abantaila handia izan da Bartzelonan bizitzen egon izana.

Jaurlaritza Logoa