Zuzenean

Tessa Andonegi

Asertibitateari azpimarra Eider Iruretagoiena psikologoak 'Dena Irailerako' saioan

Psikologoa izateaz gain hezitzailea ere bada Eider Iruretagoiena eta 'Dena Irailerako' saioan aurkezten du astero 'Izaki Emozionalak' bere tartea. Gaur egungo gizartean Asertibitatea eta asertzio-jokabidea nola topatu edota aplikatu irakatsi nahi izan digu.

Audio_placeholder

Asertibitateari azpimarra Eider Iruretagoiena psikologoak 'Dena Irailerako' saioan

Loading player...
Eider Iruretagoiena
Eider Iruretagoiena

Astero egiten du gurekin bat Eider Iruretagoiena psikologoak 'Dena Irailerako' saioan, 'Izaki Emozionalak' bere kolaborazioari atea zabaldu ahal izateko. Ez dizkigu nolanahiko gaiak irakasten eta ostegun honetan ez da gutxiago izan, Asertibitatea hartu baitu hizpide. Behin baino gehiagotan azpimarratu izan du Iruretagoienak gurean, gorputza, zirrarak burua... oso lotuta daudela asertibitatearekin, eta osasun mentala ezinbestekotzat joko bagenu, osasuneko zerbitzu publikoek hobera egingo luketela.

Egun hala ez bada ere, askok psikologora joatea zerbitzu pribatu modura ulertzen dute eta horren inguruan galdetu nahi izan diogu kolaboratzaileari. Iruretagoienaren esanetan, «farmaziek diru asko galduko lukete», beraz, ez litzateke onura bat izango ez psikologo ezta farmazientzat ere. Ezta honen guztiaren atzetik dagoen produkzio guztiarentzat ere, soka luze batek jasango lituzkeelako eraginak.

Paziente ugari igarotzen dira kolaboratzailearen kontsultatik, eta garbi du bertara joaten den oroko ikasten duen lehen gauzetako bat, asertibitatea dela. Adibide argi bati heldu dio ondoren, zerbait eskaintzen digutenean edo norabait joateko gonbita egitean, «berdin zait» erantzutea izaten da askotan gure lehen erreakzioa. Halako erantzun bat eginaz, «benetan nahi duguna egin ahal izateko aukera galtzen ari gara askotan» dio psikologoak. Terapian esaterako, askorengan nabaritu izan du asertibitate falta hori eta horretaz kontziente izatea oso garrantzitsua dela azpimarratu du.

Behin pertsona asertibo izatea zer den azaldu digunean, asertibo ez izatea ere zer den argi utzi nahi izan digu Eider Iruretagoienak. Psikologo eta hezitzaileak dio, «ez da halabeharrez epe motzera ondo sentiaraziko zaituen jarrera bat». Egunero-egunero landu beharreko zerbait da eta prozesu guztiek bezala bere iraupena behar du honek ere. «Asertibotasunaren gakoa, norberak berea adierazteko gaitasuna izatea da, betiere parekoa errespetatuz, aurreiritzirik ala bestearen kontrako hitzik erabili gabe».

Pertsona bat bere asertibotasunean, oso zitala izan daitekeela ere badio Iruretagoienak. Behin aurkikuntza hori egin eta lantzen hasi ondoren, zerbaiti ezetz esaten ere ikasi egiten du. Honen ondorioetako bat ordea, «gure gizartea ondo ikusia ez dagoela da ezetz esatea». Kolaboratzaileak dio, oso barneratua dugula pertsona baten ezetza jaso ondoren, erantzun hori aldatzeko aukerak badirela nahi dugun hori lortu ahal izateko.

Garbi du Iruretagoienak ordea, askoz ere gehiago kostatzen zaigula asertibo izatea maite ditugun ala gertuago ditugun pertsonekin. Gure familiakoei gabonetan esatea adibidez, ez zarela etxean izango. Edota bikotekideari onartzea zerbait gustatu ez zaizula edo momentu batean bakarrik egon nahi duzula esatea. Pertsona asertibo izatea ordea, ez da beti aukera bat. Sozioekonomikoki egoera zaila duen pertsona baten kasuan esate batera, ezin zaio eskatu, baina modu orokorrago batean erreminta baliagarria da. Esaerak dioen modura, bide guztiek Erromara daramatenez, halako egoera guztiek ere autoestima lantzearen bidetik garamatzate.

Jaurlaritza Logoa