Zuzenean

Dena Irailerako

Dena Irailerako x 25 | Bizirautea

Gainera iritsi zaigu iraila, baita Iker Plazaola kolaboratzailearen tartea eta Eider Iruretagoienaren asteroko kolaborazioa ere. Gonbidatuen tartean, Anestesia taldeko Mikel Kazalis gonbidatu dugu gurera, musikaz eta bizirauteaz hitz egin ahal izateko.

Audio_placeholder

Dena Irailerako x 25 | Bizirautea

Loading player...
Dena Irailerako, Tessa Andonegirekin
Dena Irailerako, Tessa Andonegirekin

Askori oso zaila egingo zitzaien seguru, udako oporraldiaren ostean iraileko lehen egunarekin batera lanera itzultzea. 'Dena Irailerako' saioak ere agur esango die Naiz irratiko uhinei, nahiz eta oporretara joango ez garen eta lanean jarraituko dugun. Alde positibotik begiratzen ere jakin behar delakoan gaude, agian itzulera hori ez delako horren gogorra izango, baldin eta modu horretara egiten baldin badugu. Bizirautearen garrantzia azpimarratu nahi izan dugu beraz gaurko saioan zehar, eta hori modu egokian egin ahal izateko, kolaboratzaile zein gonbidaturik aproposenak elkartu ditugu gure mikrofonoen aurrean.

Hasteko eta behin Iker Plazaolak egin du egunero moduan, bat gurekin. Ez dakigu nola, baina beti lortzen du gu txundituta uztera moduren batera edo bestera. Gaur, dentistarenera bidean zioan autoan, eta hala egin du bat gurekin zerbait esatearren. Sumatzen da benetan Plazaolak duen gazte sen hori, baina ene, Tessa erabat zorabiatzea ere lortu du gaurko honetan. Guztia beti moduan umorearen aldetik hartu dugu noski, barre eraginarazi baitigu beste behin ere eta horrela, dei berezi bat eta 'Txinetxita' atala burutzeko aukerak izan ditu.

Asteazkenero egin ohi du Eider Iruretagoiena kolaboratzaileak bat gurekin, gaurko honetan gutxiago izan ez delarik. Kontu erabat interesgarriak ekarri dizkigu hilabetean zehar, 'Izaki Emozionalak' izenpean burutu duen asterokoak, zer pentsatua eta ikasia utzi digulako gure buruan. Gaurko honetan, ezin genuen alde batera utzi eta bizirautearen inguruan jardun dugu berarekin ere. Irailak ezar diezaguken lan karga eta pisutsuaren inguruko xehetasun gehiago azaltzeaz gain, horri begiratzeko beste modu batzuk ere erakutsi dizkigu.

Saioa berriz gonbidatu batekin amaitu nahi izan dugu eta modu horretara, Mikel Kazalis etorri da guregana. Anestesia musika taldeko kidea da bera eta bizirautearen inguruan ezin hobeto dakien pertsonetako bat dugu gainera. Minbizia jasan zuen duela ez urte asko eta prozesuaren inguruko xehetasunak kontatu nahi izan dizkigu bertatik bertara. Aurrera begirako ibilbidean beraz, gertatutakoaz ahaztea duela nahirik handiena adierazi digu.

Jaurlaritza Logoa