Zuzenean

Etxahun Arregi

Kera Deia | The Killers x 1

Audio_placeholder

Kera Deia | The Killers x 1

Loading player...
The Killers - Kera Deia
The Killers - Kera Deia

The Killers rock-talde estatubatuarra izan da Kera Deiako azken protagonista. 2001ean sortu zen taldea Las Vegasen (Nevada), bai Las Vegas. Arraro ezta? Brandon Flowers kantari, teklatu eta baxu-joleak eta Dave Keuning gitarra-joleak. Hasieran, taldeak hainbat aldaketa izan zituen, baina 2002. urtean Mark Stoermer baxu-jotzailea eta gitarra-jotzailea eta Ronnie Vannucci Jr. bateria-jotzailea sartu ziren, eta orduz geroztik finko dago. Talentu bila dabilen pertsona baten arreta piztu ondoren, taldeak Lizard King Records zigilu independente britainiarrarekin eta Island Records estatubatuarrarekin sinatu zuen.

Taldeak sei estudio-album kaleratu ditu: Hot Fuss (2004), Sam's Town (2006), Day & Age (2008), Battle Born (2012), Wonderful Wonderful (2017) eta Inploding the Mirage (2020) albuma. Album guztiek lehen postua bete dute Erresuma Batuan eta Irlandan; gainera, mundu osoan 22 milioi album saldu dituztela kalkulatzen da. Ederra marka!

 

Jaurlaritza Logoa