Zuzenean
Larunbateko Kera Deia saioan etxean geratzea erabaki dugu, Euskal Herrian zehazki eta Mutriku (Gipuzkoa) aldera egingo dugu bisita Delirium Tremens taldearen doinuak gogora ekarri ahal izateko. 80 eta 90 hamarkadetako Rock talde erreferentea izan zen, Andoni Basterretxea, Patxi Irisarri, J. J. Yurrita 'Txufu' eta Iñigo Muguruzak osatzen zutelarik.
1989.urtean kaleratu zuten beraien lehen diskoa 'Ikusi eta Ikasi' izenarekin eta horrela, Euskal Herriko, Italiako nahiz Galeseko zenbait txokotan eskaini zituzten kontzertuak. Ordutik beste zenbait lan eman zituzten ezagutzera, baina 1991an beraien azken diskoa kaleratu eta taldeari agur esatea erabaki zuten.
Kirolak
Kontxako bandera zuzenean, NAIZ Irratian
Kirolak
«Iazkoa hobetzea zaila izango da, baina horretan jarri behar dugu arreta»
Kirolak
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Kirolak
«Uste dut gaitasuna erakutsi dugula kantxa osoan jokatzeko»
Kirolak