Etxahun Arregi

Kera Deia | KashBad

Audio_placeholder

Kera Deia | KashBad

Loading player...
Kera Deia - KashBad
Kera Deia - KashBad

KashBad errenteriako taldea izan dugu 'Kera Deia' saio honetan hizpide. Esan Ozenki zigiluaz saio berezia egin genuean aipamen berezia egin genion talde honi. Baina aste honetan saio berezia eskaini nahi izan diogu.

90. hamarkadan hasi zuten ibilbidea.  Gorka Sesma, Gorka Lazkano,  Iban Jimenez, 'Txiki' eta Sorkun Rubiok osatzen zuten taldea hasieran. Izen omonimoarekin kaleratu zuten lehen diskoa 1996an (Esan Ozenki). Ondoren etorriko ziren 'Distantzia' (Esan Ozenki, 1997), 'Hesiak' (Esan Ozenki, 1999). 

2007ko udazkenean hiru kontzertu bakarrik egiteko elkartu ziren: Bilboko Kafe Antzokian, Errenteriako Zumardian eta Gasteizko Gaztetxean. 2014ko urtarrilaren 20an, taldea berriro martxan zela eta kanta berriak sortzen ari zirela zabaldu zuten. Urte berean diska berria plazaratu zuten, 'Arrakala' (Bonberenea Ekintzak).