Zuzenean

Etxahun Arregi

Kera Deia | Primus x 1

Audio_placeholder

Kera Deia | Primus x 1

Loading player...
Kera deia NAIZ IRRATIA
Kera deia NAIZ IRRATIA

Gogoratzen duzue South Park telesailaren introa? Ba Primus taldearena da eta 'Kera Deia' saio bikoitzean beraiek izango dira protagonista. Metal ukituak, Funk, Countrya...ez a erreza talde hau estilo batean klasifikatzea. Primusek berezko estiloa du.

San Frantziskon (Kalifornia) sortua 1984an. Gaur egun, Les Claypool baxu-jotzaileak, Larry Ler LaLonde gitarra-joleak eta Tim Herb Alexander bateria-jotzaileak osatzen dute. 'Primusek Suck on This' izeneko album bat grabatu zuen zuzenean 1989an, eta, ondoren, lau estudio-album: Frizzle Fry, Sailing the Seas of Cheese, Pork Soda eta Tales from the Punchbowl.

Gustoko dute American Redneck amerika hori irudikatzea. AEBen alderik makur eta ilunaren parodia ikusi dezakgu beraien bideoklipetan. Musikari onak dira? Bikainak. Abestiak onak dira? Noski, zalantza gabe? Polita da haien musika? Ez da inondik ere. Eromenari eta gizakiaren iguingarritasunari oda bat dira, oso sofistikatuak hori bai. Beraz, edo gorroto dituzu eta asko maite dituzu.

 

Jaurlaritza Logoa