

Zuzenean 02:00h - 03:00h
Ad libitum
03:00h - 05:00h
Zebrabidea (errepikapena)
05:00h - 09:00h
Haria 1

David Bowie handiaz arituko gara saio honetan eta baita hurrengoan ere. Egia esan, bi saio ez, 10 egin zitezkeen Bowieri buruz. Pentsa, 50 urteko ibilbidean 25 disko grabatu ditu, 25!
David Bowie, jaiotze izenez David Robert Jones (Londres, 1947ko urtarrilaren 8a – New York, 2016ko urtarrilaren 10a) , rockaren kamaleoia da. Denetarik egin du, abestu, abestiak idatzi, konposatu, instrumentuak jo, diskoak ekoiztu....eta horretaz gain, margotu, diesinatu....bost hamarkadaz, pop musikako izar garrantzitsuena izan da dudarik gabe. Dela 4 urte zendu bazen ere, gaur egun, edozein irratitan entzun daiteke David Bowie.
BBC telebista kateak 100 britainiar garrantzitsuenen artean, 29. postuan kokatu zuen 2002an eta 136 milioi disko saldu zituen bere bizitzan. Bere ibilbidea 60. hamarkadan hasi bazuen ere, 70. hamarkada izan zen urrezkoa berarentzatko. Orduan kaleratu zituen 'Space Oddity', 'The Man Who Sold the World', 'Hunky Dory' eta 'Ziggy Stardust' diskoak. Gaitasun berezia zeukan disko bakoitzean irudi edo rol berri batekin agertzeko, alter ego ezberdinak sortu zituen, horregatik diogu rockaren kamaleoiarena.
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Txirrindularitza osatzen dugun familia alde batera utzi dute»
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
