Zuzenean

Etxahun Arregi

Kera Deia | The Killers x 2

Audio_placeholder

Kera Deia | The Killers x 2

Loading player...
TheKillers - Kera Deia (2)
TheKillers - Kera Deia (2)

Ia 20 urte bete ditu 'The Killers' taleak oholtza gainean. Aurreko saioan hasi genuen errepasoan, kaleratu dituzten 6 diskotatik 4 entzun genituen. 2012an 'Battle Born' erdizka utzi genuen eta hortik abiatu gara. 2019ko azaroaren 15ean, The Killersek 'Imploding the Mirage' izeneko seigarren albuma argitaratu zuen, 2020ko udaberrian kaleratzeko. Egun horretan, taldeak Erresuma Batuko eta Irlandako estadioetan bira bat egingo zuela iragarri zuen, 2020ko maiatzean eta ekainean. 2020ko martxoaren 12an, Euskal Herriko konfinamendua hasi aurreko egunean,  taldeak 'Caution' izeneko albumaren lehen kantua argitaratu zuen. Egun horretan bertan eman zuten jakitera  Dave Keuning kide eta gitarra-joleak taldea uzten zuela. Caution kantuak lehen postua lortu zuen Billboardeko zerrenda ospetsuan.

Dave Keuningen hutsunea baina, ez zen betetzen erreza izan, arazoak zituzten diskoa bukatzeko eta negoziatu eta gero Keuning itzuli egin zen diskoa bukatu ahal izateko. Apirilan eta ekainan kantu bana kaleratu zuten, eta 2020ko abuztuan ikusi zuen argia 'Imploding the Mirage' diskoak. 

Jaurlaritza Logoa