Zuzenean

Aimar Erkiaga

Zine gomendioak: ama-alaba harremanak eta slow cinema

Hona hemen aste honetan Bideokluba saioan egin ditugun zine gomendioak, pantaila handian zein txikian ikusteko: Los pequeños amores, Kung Fu Panda 4, Godland eta Passages.

Audio_placeholder

Zine gomendioak: ama-alaba harremanak eta slow cinema

Loading player...
Los Pequeños Amores
Los Pequeños Amores (Los Pequeños Amores )

LOS PEQUEÑOS AMORES

Has gaitezen lehen gomendioarekin. Malagako Zinemaldian estreinatu berri da Celia Ricoren bigarren luzea: Los pequeños amores.

40 urte inguru dituen emakume protagonistak udarako zituen planak aldatu beharko ditu hanka hautsi duen bere amari laguntzeko. Oporraldi horretan bi emakumeen arteko ezberdintasunak agerikoak diren arren, gutxika-gutxika harremana hobetzen hasiko dira.

Celia Ricolen lehen luzea Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berrien Sailean izan genuen orain dela 6 urte eta Gazteriaren Saria irabazi zuen. ‘Viaje al cuarto de una madre’ Ricoren lehen luzea da, eta amarekin bizi zen 20 urte inguruko emakume baten istorioa kontatzen du.  Badirudi Ricok hari tematiko berbera jarraituko duela karteldegira iritsi berri den film honetan ere.

KUNG FU PANDA 4

Bigarren gomendioa 'Kung Fu Panda' frankiziako zaleei eta etxeko txikienei bideratutako film bat da.

Nahiz eta sagako hirugarren filmak bukaera itxi bat izan, kung fua praktikatzen duen Po panda hartzaren istorioaren jarraipenarekin dator KUNG FU PANDAren 4. filma. Azken honetan, protagonistak bailarako maisu bihurtzeko izango duen grina da.

Dream Works-i 1.800 milioi dolarretik gorako irabaziak eman dio frankizia honek. Egia da animazioaren munduan nahiko ohiko bihurtu dela funtzionatzen duen pelikula bati sekuela, prekuela edo telesail bat sortzea. Horren adibide dira Los Increibles, Toy Story, edo Monstruos S.A bezalako sagak.

Filmaren atzean haur eta gaztetxoen zineman espezializatu den Mike Mitchell zinemagile estatubatuarra dago. Bereak dira Sherkeko azken filma, Lego sagaren bigarrena edo Trolls filma.

PANTAILA TXIKIAN ZER?

GODLAND, Movistar + 

Godland da aste honetako lehendabiziko gomendioa. Hlynur Palmasonek zuzentzen du eta Movistar + en duzue ikusgai.


XIX. mendean kokatuta, Islandiako lur hotzetara heltzen den apaiz bat da filmeko protagonista. Gizonezko honek bi helburu izango ditu: alde batetik eliza kristau bat eraiki nahiko du, eta bestetik, bertako herritarrei argazkiak atera nahiko dizkio.

Pelikula 2022ko Canneseko Zinemaldiko Un Certain Regard Sailean estreinatu eta gerora Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi Tabakaleran lehiatu eta saila irabazi zuen. Nik Donostian ikusi nuen, eta urteko pelikula onenetako bat izan zela esango nuke. Asko asko asko gustatu zitzaidan.

'Godlandk'-ek gizonezko protagonistaren bidaia erakusten du, eta nahiz eta bere hasierako asmoak eta xedeak onak izan, gutxika-gutxika, gizabanakoa, inguruan duen naturaren antzera, usteltzen joango da.
Filma infernura bideko bidai motel bat dela esango nuke. Slow Cinema izeneko autore zinema geldoa gustuko duten entzuelei biziki gomendatzen diet Palmasonen azken filma.

Passages, Movistar + 

Azken gomendioak maitasun triangelu bat du oinarri. Bi gizonen arteko maitasun harremana ongi joanen da, haietako batek neska bat ezagutuko duen arte. Hiru pertsonaien arteko amodio istorio toxikoa kontatzen du filmak.

‘Passages’ Ira Sachs zinemagile estatubatuarraren azken lana da eta pasaden urteko Berlinaleko Panorama Sailean estreinatu zen. Alemaniar Zinemaldian lehiatu ondoren beste zinemaldi ugaritan proiektatu da, eta hainbat akademiatan izendapenak lortu ditu.

Asko interesatzen zaizkit amodio toxikoaren inguruan egiten diren obrak, eta esango nuke hau benetan potentea dela. Ordu eta erdi irauten duela kontuan izanda, nik asko gomendatzen dizuet. Hau ere atzotik aurrera ikusgai duzue Movistarren.



Jaurlaritza Logoa