Zuzenean
Maita dezaten eta maitatzeko idazten du Karlos Linazasorok, nahi duen hori erdiestea ez badu beti lortzen ere. Baina edonola ere, jarraitu egin behar horretan, idaztea beste erremediorik ez baitu idazle tolosarrak. Idazketa bere arnas bitala da, ezin du bestela bizi, arnas eta kondena, biak aldi berean.
Binomio horren beste emaitza bat argitaratu du Elkar argitaletxearen eskutik: 'Ez naiz ondo akordatzen. Autohagiografia bat 101 atalean'. Euskal Literaturako agintarien bedeikapena jasota, Santu izendatu eta bere biografia jaso du. Jostari, irakurlearen arreta eskatzen duten 101 narrazio laburretan. Idazlearen "filiak eta fobiak" umoretik erretratatuta.
Paraleloan saioan izan da Karlos Linazasoro bere azken lana aurkezten.