Hernaniko LGBT mugimenduaren bilakaeraz beste behin Ibai Fresnedo eta Egoitz Arbiolekin
Duela bi asteko elkarrizketaren ondotik, bigarren gonbita onartu dute Ibai Fresnedo eta Egoitz Arbiolek 'Dena Irailerako' saioan. 'Noiz bukatzen da Armairua?' liburuaren inguruan solastu gara beste behin, gai potoloa izanik hitz egiteko ugari duelako.
Este navegador no soporta el elemento audio.
Hitz egiteko asko uzten duen gai bat da LGBT mugimendua gure ez-ezagutzatik hasita, jakin-min ugari izanik gonbidatu ezin hobeek ikasteko eta batez ere pentsatzeko ugari utzi digutena beste behin 'Dena Irailerako' saioan. Ibai Fresnedo eta Egoitz Arbiol hernaniarrak duela bi aste izan ziren gurean, eta bigarren gonbita bat luzatu nahi izan genien, hitz egiteko asko zegoelako oraindik gure usteetan. Hala pentsatu eta gaurkoaren ondotik, bide zuzena hartu genuelakoan gaudela esan behar dugu.
'Noiz bukatzen da Armairua?' eman dute ezagutzera, Hernaniko LGBT mugimenduaren bilakaeraz jardun nahi izan dutelarik lan honetan. Gerra zibiletik gaur egun arte, zenbait pasadizo daude gordeak eta horietako asko biltzen saiatu da bikoteak guztiak ezinezkoa izan ez bada ere, ahalik eta gehien saiatuaz. Tessa Andonegi saioko gidariaren galderen ondotik, erantzun interesgarriak utzi dizkigute buruari buelta pare bat eman ahal izateko. Garai hartan homosexualitatea apopiloen artean ere gertatzen zela pentsatzea gustatzen zaielarik.
Liburua esku-artean hartuta, begirada sakon bat eman diogu elkarrizketa burutu aurretik. Hau hamarkadaka dago sailkatua eta urte horietan zehar, herritarren ikuspuntuak eta testigantzak daude bertan jasota aurrez esan bezala. Joan zen elkarrizketan ñ0.hamarkadan utzi zuten errepasoa, bertan hasi nahi izan dutelarik oraingoan. Homosexualak, Hiesarekin eta heroinarekin erabat lotzen ziren hamarkada izan zen honako hau.
Hamarkada bat aurrera eginik, 90.ean hain zuzen ere Queer teoria akademikoki lantzen hasi ziren garai hartako ikertzaileak. Garai haietarako ez zen ikerkuntza batere erraza izan, baina behin feminismo beltzarekin nahastu ondoren, indar handia hartzea lortu zuen teoriak, hastapena 70.hamarkadan izan bazuen ere. Ulertzeko zaila egiten bazaigu batzuetan ere, ondo baino hobeto azaldu digute Queer teoria Fresnedok eta Arbiolek.
Queen teoriak dioenaren arabera; gorputzek duten kutsu politikoa eta kulturala, hainbestekoa da, ez dela horren erraza sexuak definitzea. Tessa Andoniegi jarri nahi izan dute adibide, barre batzuen ondotik, bere seriotasunean ere pentsatzeko zerbait utzi digu. Ikusezintasun lesbikoa ere aipagai izan dute autoreek beraien lan honetan. Lesbianak emakume izateaz gain, homosexualak ere badirelako hain zuzen ere. Emakume zenbaitek beraien identitatea erabaki politiko egin izan dute zenbait urtez, eta bertatik hausnarketa ezberdinak atera dituzte.
Laster iritsiko da Donostiako Zinemaldiaren edizio berri bat, Johnny Depp aktorea aipatu gabe ez dutelarik utzi nahi izan. Aurten iragarri duten sariak aitortzeko orduan, ez dutela genero ezberdintasunik egingo dio bikoteak. Horren aurrean Fresnedo edo Arbiolek badute zeresana, berdintasun egoera idiliko baten testuinguruan soilik funtzionatuko lukeela uste baitute. Homosexualitatea eta LGTB mugimenduaz gain, elkarzaintza eta elkar ulertzea beraz, Ibai Fresnedo eta Egoitz Arbiolek beraien liburuan islatu nahi izan dituzten balore garrantzitsuak dira.