Pantxix Bidart: «Kontzientzia gehiago landu dut politikoki erradikalizatzen ari naiz orain»
Mister Saguak, Txingoma II, Buzz de Culasse, Elaudi, Borroka, Behi Bideko Andere Xuria taldeetan egondakoa Pantxix Bidart hazparnarra. Guztira 10 disko argitaratu ditu. Euskal filologia ikasi zuen AEKn irakasle ibilia da eta irratia ere ongi ezagutzen du.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Pantxix Bidart (Hazparne, 1971) maiz agertu da autokritiko Otea Liliko solasaldian. Euskal kulturaren inguruan engaiatutako bizitza darama, egunerokotasunean kontzientzia lantzeak ekarri du pentsamenduan erradikalizatzera. Kulturgileak uste du eremu txikietan antolaketa askeagoak sor daitezkeela, betiere eraginkortasunaren bidean. «Euskaldunak ere historian zehar desmasiak egindakoak gara, Estatuak beti dira bortitzak».
«Euskal Herrian eman izan dira antolaketa bereziko garaiak, molde kolektiboak zituztenak bizitzeko, kolektibo txikien bizimodu zirkularra (Santa Engrazian, adibidez)» kontatu du Otea Lili saioan. Aitortu digu aita izan denetik:« Teroan gehiago pentsatu dut, geroari zer utziko diodan eta abar. Kezka gehiago ditut».