Ane Arruti: «Feminismoak aizkorak zorroztu beharko lituzke eta estrategia berriak egin»
Ane Arruti (Zarautz, 1985) komunikatzaile ona da. Hamaika titular utzi ditu solasaldian zehar, eta ezin guztiak titular bezala jarri, bat baino ez.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Ane Arruti (Zarautz, 1985) komunikatzaile ona da. Hamaika titular utzi ditu solasaldian zehar, eta ezin guztiak titular bezala jarri, bat baino ez. 'Arrutiko Intxaurrak' eta 'Keia' taldeetako kide, ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen. Gara egunkariko kultura atalean lan egindakoa da eta egun TaPuntu Kooperatiban egiten du lan komunikazio atalean. Bitxikeria bat. Aukeratu dituen kantu guztiek badute familia lotura: osaba, lehengusu… Eta denak Zarauzkoak.
Gai ugariren bueltan aritu gara 'Otea Lili' saioan, politikaz, feminismoaz, herri mugimenduaz...