Kera Deia | St. Germain
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Larunbat honetako 'Kera Deia' saioan, Frantzia aldera egin nahi izan dugu bisita musikari tarte bat eskaintzerako garaian. Saint Germain musika taldea izan dugu protagonista, Ludovic Navarre musikariak zuzentzen duen jazz eta estilo elektronikoa jorratzen duten banda hain zuzen ere. 1969ko apirilakren 10ean ekin zioten beraien ibilbideari eta ordutik gaur egun artekoari egin nahi izan diogu errepasoa.
Diskografiari dagokionean, Boulevard izenpean kaleratu zuen beraien lehen albuma 1995.urtean eta 300.000 ale baino gehiago saldu zituen. Horren ondotik etorri ziren From Detroit to Saint. Germain (1998), Tourist (2000) eta St Germain (2015). Asteburuko lehen saioak beraz, bere onena ekarri duela esateko arrazoiak ez zaizkigu falta.