Zuzenean

Etxahun Arregi

Kera Deia | Neil Young

Audio_placeholder

Kera Deia | Neil Young

Loading player...
Neil Young
Neil Young

Hilabeteko azken asteburua etorri zaigu gainera, baina ekainari hasiera eman baino lehen larunbat honetan ere 'Kera Deia' saioa entzuteko aukera bikaina izan dugu Naiz irratian. Gaurko honetan Neil Young izan dugu protagonista nagusi, eta gauzak horrela, nortasun handiko musikari eta abeslari kanadiarraren kantu ezagunenei errepaso xume bat egin nahi izan diegu. 1945eko azaroan jaio zen Toronton eta ibilbide luze bezain zabaleko artista dugula esan beharko genuke.

Bere diskografiari begira, edonor txundituta uzteko moduko lanak ditu. Bakarkako lanei dagokienez, 1969.urtean eman zuen ezagutzera bere lehena 'Neil Young' izenpean eta horren atzetik, uste baino zerrenda luzeagoa osatzeko kantu eta diskoak ditugu oraingo honetan hizketagai. Musikari eta abeslari bezala topatu izan badugu gehienetan ere, zinema-zuendari, aktore eta beste zenbait lanetan ere aritu izan da.

Jaurlaritza Logoa