Zuzenean
Asteko bigarren 'Kera Deia' saioari dagokionez, hegazkina hartu eta Milan aldera egin dugu bidaia. Abeslaria, aktorea eta zinema zuzendaria dugu Adriano Celentano italiarra. 83 urte dituen honetan ibilbide luze bezain zabala izan du eta ahotsa izan bada ere bere instrumentu nagusia, gitarra, perkusioa eta pianoa jotzen ere ikusi izan dugu.
1960.urtean kaleratu zuen bere lehen diskoa "Adriano Celentano con Giulio Libano e la sua orchestra" izenpean eta ordutik zerrenda luzea osatu du. "Facciamo Finta che sia vero" izan esaterako kaleratu zuen azkena, 2011.urtean izan genuen honen berri. Asteburu biribila osatu dugu beste behin ere beraz.
Kirolak
«Iazkoa hobetzea zaila izango da, baina horretan jarri behar dugu arreta»
Kirolak
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Kirolak
«Uste dut gaitasuna erakutsi dugula kantxa osoan jokatzeko»
Kirolak
«Konfiantza osoa dut iazkoa baino partida hobea izango dela»
IRRATIA