Zuzenean

Etxahun Arregi

Kera Deia | Nomeansno

Audio_placeholder

Kera Deia | Nomeansno

Loading player...
Nomeansno
Nomeansno

Larunbat honetako 'Kera Deia' saioan ez ditugu nolanahiko kantuak entzun. Kanadia aldera egin nahi izan dugu bidaia eta 'Nomeansno' taldea izan dugu bidelagun 60 minutuz. 1979.urtean hasi zuten beraien ibilbidea eta 2016ra bitarte, gu aho zabalik utzi ahal izateko denetatiko lanak ezagutarazi zizkiguten. Punk rock, punk jazz, post-hardcore, hardcore punk eta noise rock estiloetan murgildu ziren.

Kanadarrek zeresan handia utzi zuten musikaren ibilbidean beste hainbatek bezala, belaunaldi berrientzako Harcore post-moderno kontzeptua definitu zutelarik. Eskarmentu handiko Rob Wright, John Wright, Andy Kerr, Tom Holliston eta Ken Kempster musikariek osatzen zuten banda hau. Agertoki gainera igo eta kantu bat bestearen atzetik eskaintzeko gonbita egin diegu asteburu honetako lehen saioan.

Jaurlaritza Logoa