Zuzenean
Gaur bai, maiatzeko azken 'Kera Deia' saioa izan dugu igande honetan Naiz irratiaren uhinetan ere gauzak horrela, Gary Moore handiaren esanetara egon gara. 1952ko apirilean jaiotako gitarrajole eta abeslari irlandarra dugu bera, nagusiki blues estiloan nabarmendua izan zelarik. 58 urterekin zendu zen Andaluziara joan eta bertako hotel batean zegoela bihotzeko arazo bat izan zuenean zehazki.
Gitarra eskuetan hartzea nahikoa zuen ikusle, entzule eta jarraitzaile guztiak aho-zabalik utzi ahal izateko. Bere ibilbideari errepaso bat emateko aitzakiaz, ondo baino hobeto baliatu gara beste behin eta modu horretara, zeinbait lan entzuteko parada egin dugu arratsaldeko hiruretatik aurrerako tartean.
Kirolak
Kontxako bandera zuzenean, NAIZ Irratian
Kirolak
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Kirolak
«Gaztetan hasi nintzenean, ez nuen espektatiba handirik; iritsi zaidana esker onez hartu dut»
IRRATIA
Zein eragin du jarduera fisikoak gure ongizate psikologikoan?
IRRATIA