Zuzenean

Etxahun Arregi

Kera Deia | The Weeknd

Audio_placeholder

Kera Deia | The Weeknd

Loading player...
The Weeknd
The Weeknd

Astebururako motorra ondo berotuta ekartzen dugu beti eta larunbat honetan ere ez da gutxiago izan 'Kera Deia' saioan. Arratsaldeko hiruretatik aurrera 'The Weeknd' artista handiari eskaini nahi izan diogu tartetxo bat eta gauzak horrela, Kanadia aldera egin nahi izan dugu bidaia. Askok aurrez adierazti dugun izenarekin izango duzue seguruenik ezaguna, baina abeslari, konpositore eta musika ekoizlearen izena Abel Makkonen Tesfaye da.

Arrakasta itzela lortu du mundu zabalea, nagusiki 'Blinding Lights', 'Starboy', 'The Hills', 'Can't Feel My Face' edota 'I Feel It Coming' bezalako lan paregabeei esker. 2010.urtearen amaieran ekin zion bere ibilbideari eta gaur egun bere onena ematen jarraitzen du oraindik ere. Pop, R&B, Hip hop eta beste estilo batzuetan murgiltzen den artistak ahotsa du bere instrumentu nagusi, nahiz eta pianoa ere alboan izan ohi duen bere lanetan.

Jaurlaritza Logoa