Zuzenean 22:00h - 23:00h

Reggae Fever

Eneko Alkorta

23:00h - 01:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

01:00h - 02:00h

Bideokluba

Maite Bidarte

Maite Bidarte
NAIZ Irratia. Saioen arduraduna. Bideokluba saioko gidaria

Bi euskal izen zine-estreinaldietan: ''Itoiz udako sesioak' eta Gaztelu-Urrutiaren 'Rich Flu'

Zinebi festibalean estreinatu eta gero zine aretoetara dator sei eskutara zuzendutako 'Itoiz udako sesioak' dokumentala. Oscar sarien atarian izendatuen zerrenda jakin dugu aste honetan, 'Emilia Pérez' da faboritoa hamahiru izendapenekin.

Audio_placeholder

Bi euskal izen zine-estreinaldietan: ''Itoiz udako sesioak' eta Gaztelu-Urrutiaren 'Rich Flu'

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Mutrikuko Itoiz taldearen argazkia
Mutrikuko Itoiz taldearen argazkia (ATERA films )

'Itoiz udako sesioak' dokumentala iritsiko da ostiral honetan zine karteldegira. Juan Carlos Perez taldeko buruaren eskutik, Itoiz musika taldearen memoria arakatu dute Larraitz Zuazok, Zuri Goikoetxeak eta Ainhoa Andrakak. Hamar urteko ibilbidea egin zuen talde mutrikuarrak eta olatuaren aparrean zirela Juan Carlos Perez frontmanak proiektua uztea erabaki zuen. Zergatik bat-bateko agur hura?

Astero bezala, Bideokluba saioan izan da Aimar Erkiaga. Oscar sarietako izendatuen berri eman da aste honetan. Emilia Pérez film frantsesa da faboritoa, 13 izendapen lortu ditu, tartean film onena.

Asteko gomendioetan bost film proposatu dizkigu Aimar Erkiagak.

'Itoiz udako sesioak', Larraitz Zuazok, Zuri Goikoetxeak eta Ainhoa Andraka

70eko hamarkadaren amaieran Mutrikuko mutil batek Rock-talde bat sortu nahi zuela erabaki zuen. Hamar urte beranduago, talde horrek aretoak bete eta salmenta-markak hausten zituen. Euskal musikaren panoraman erreferente bilakatu zen Itoiz. 10 urteko historia labur baina arrakastatsuaren ondoren, Juan Carlos Perezek abentura amaitutzat eman zuen. Kritikari eta zaleen harridurarako, unerik gorenean erabaki zuen ibilbidea etetea; 30 urte beranduago ezin dio haren itzalari iskin egin.



'The Brutalist'

Gerraosteko Europatik ihesi, László Toth (Adrien Brody) arkitekto ameslaria AEBra iritsiko da bere bizitza, obra eta Erzsébet emaztegaiarekin zuen harremana berreraikitzeko. László Pennsylvanian finkatuko da, eta han ezagutuko du Harrison Lee Van Buren enpresari industrial aberats eta ospetsua. Enpresa gizona berehala ohartuko da László arkitekturarako duen talentuarekin.

Veneziako Nazioarteko Zinemaldian estreinatu eta Urrezko Lehoiaren eraman zuen zuzendari onenari sailean. Urrezko Globoetan drama generoko film onenaren saria irabazi zuen, baita zuzendari onenaren saria eta aktore onenaren saria Adrien Brodyrentzat izan zen. Aste honetan jakin da 'The Brutaslist' filma 10 izendapen lortu dituela Oscar sarietan. Ohar garrantzitsua: Ia lau ordu irauten dituen film baten aurrean gaude.

Rich Flu, Galder Gaztelu-Urrutia

El Hoyo 1 eta 2 zuzendu eta gero, bueltan dator Galder Gaztelu-Urrutia zuzendaria beste distopia batekin. Birus hilgarri bat munduko pertsona aberatsenak kutsatzen hasiko da, Laura bere etapa profesional arrakastatsuena bizitzen ari denean. Hasiera batean, birusak dirudunei bakarrik eragiten diela dirudi, baina laster aberastasun xumeagoak hartzeraino ere hedatzen hasiko da. Horrek mundu guztia bere aberastasunak kentzera behartuko du, baina, nor dago prest horien jabe izateko?

Flow, Gints Zilbalodis

Katu bat urez estalitako mundu berri batean esnatuko da, non badirudi giza arraza desagertu egin dela. Itsasontzi batean bilatuko du babesa du beste animalia batzuekin. Baina haiekin ondo moldatzea urari dioten beldurra gainditzea baino erronka handiagoa da. Denek ikasi beharko dute beren ezberdintasunak orekatzen eta bizi duten mundu berri honetara egokitzen.

Jaurlaritza Logoa