Zuzenean
Alex Tello Arostegik 'Animo' opera prima estreinatuko du Usurbilen datorren ostiralean, otsailak 7. Modu horretan emango dio amaiera zoriontsua duela zortzi urte hasi zuen abenturari. Amaiera edo, «filma herriz herri mugitzea nahiko nuke orain», esan du Tellok NAIZ irratiko Bideokluba saioan. Lagun artean eta autoekoizpenari esker eraman du donostiarrak proiektua aurrera, Telmo Irureta da filmeko protagonista drama honetako protagonista.
Oholtza gainean aktore lanetan aritua da Alex Tello, 'Sua' komikiaren atzean ere bere izena dago, aritu da gidoiak idazten, telebistan, han eta hemen, ideia bat izan eta hura egin. Horrela, 2017an errodatu zuen 'Azken muxua' film laburra Telmo Irureta eta Elena Irureta aktoreekin, hura izan zen 'Animo' egiteko lehen hazia.
'Animo' filmaren proiekzioa Usurbilgo Sutegi Aretoan egingo da, 19:00etan hasita, eta sarrera doan da. Gonbidapenak usurbilkultura.eus plataforman edo NOAUA! K.E.-ren egoitzan eskuratu daitezke.