

Zuzenean 08:00h - 10:00h
Bigarren Kafea
10:00h - 10:15h
Haria 2 aurrerapena
10:15h - 11:00h
MusikHaria

Bigarren mundu gerrako familia italiar baten istorioa, haurtzaroa eta sexualitatea erretratatzen dituen film norvegiarra, zientzia fikzioa oinarri duen Alemaniako amesgaiztoa, eta giza gorputza eta makinaren arteko hausnarketa planteatzen duen film frantziar ausarta. Horiek aste honetarako Aimar Erkiagak proposatutakoak.
Vermiglio, Maura Delpero
Bigarren Mundu Gerraren amaieran Italiako Alpeetako mendiko herri urrun batean girotuta, eskolako maisuaren familian barneratuko gaitu istorio honek. Egun batean, soldadu desertore bat helduko da herrira; etorrera honek familiaren bizitza aldatu eta kide guztiak ustekabeko egoera batera eramango ditu.
Veneziako Zinemaldiko bigarren saria lortu zuen film honek, alegia, Epaimahaiaren Sari Nagusia. Oro har, Europar Zinemaren Sariketan edo Urrezko Globoetan izendatua izan da. Oso kritika onak lortu dituen film baten aurrean gaude, Maura Delpero zinemagileak kamera atzean daukan esku ona nabarmendu dute, baita filmean parte hartzen duten aktore ez profesionalen lana ere.
La Tutoría, Haldan Ullman Tondel
Norvegiako eskola batean garatzen da drama hau; sexualitatea haurtzaroan, erruduntasuna edo indarkeriaren eta jolasaren artean dauden eremu grisen konplexutasuna eraman ditu Haldan Ullman Tondelek pantaila handira, bere opera prima da. Etxean jaso du zinemaren lengoaia Ullmanek, Halfan Liv Ullmann aktorearen eta Ingmar Bergman zinemagilearen iloba baita.
Lagun eta ikaskide batekiko mugak gainditzea leporatu diote Armand izeneko mutikoari. Baina inork ez daki zer gertatu den, eta eskolan gatazka handia sortuko da.
Pasaden urteko Canneseko Opera Prima Hoberenaren Saria irabazi zuen.
Titane, Filmin
Filmin plataformara iritsi berri da Titane filma. Canneseko Urrezko Palmondoa irabazi zuen Julia Ducournauen film honek. Bortitza, muturreko eta arraroa da Ducournauk planteatzen duena film honetan. Pelikula plano sekuentzia ikusgarri batekin hasten da, eta filmaren garapena ez da lasaituko, istorio berezi, sexual eta ilun batean murgilduko baitu.
2021ean kaleratua, Canneseko Urrezko Palmondoa eta Torontoko Zinemaldiko film hoberenaren Saria irabazi zituen CRUDO filmarengatik mundu mailan ezagun bihurtu zen Julia Ducournau zinemagilearen bigarren luzeak.
La Teoria Universal, Movistar +
Suitzako Alpeetako kongresu batera eramango gaitu Timm Kröger alemaniarrak 'La teoria Universal' filmarekin.
1962 urtean kokatuta, Johannes izeneko doktoregaia bere tesiko zuzendariarekin Suitzako Alpeetan kokatutako fisika kongresu batetara joango da. Bertan, zientzialari irandar batek mekanika kuantikoaren teoria iraultzaile bat aurkeztuko du.
2023ko Veneziako, Sitgeseko edo Sevillako zinemaldietako sail ofizialetan lehiatu zen. Bilboko FANTen ere egon zen, eta Aimar Erkiaga kolaboratzaileari asko gustatu zitzaion. Zuri beltzean filmatuta, soinu banda potentea du eta zientzia fikzioaren generoan , zientziaren enpirikotasuna eta zinemaren fikzio aukerak nahasten ditu filmak.