Zuzenean

Asteko zine estreinaldiak errepasatu eta Aimar Erkiaga zine analistak lau gomendio eman dizkigu NAIZ irratiko Bideokluba saioan. Emakumeak dira protagonista gomendio zerrendan. Nicole Kidmanen itzulera 'BabyGirl' filmarekin, Mohammad Rasoulof zuzendari irandar ausartaren 'La semilla de la higuera sagrada', ez baita gauza bera Europan film bat errodatzea edota Iranen, are gehiago, bertako giro politikoari kritika egiten bazaio.
La semilla de la higuera sagrada, Mohammad Rasoulf
Pasaden urteko Canneseko Sail Ofizialean lehiatu zen film hau eta, Epaimahaiaren Sari Berezia eta Kritikaren FIPRESCI Sariak irabazi zituen. Donostiako Perlak Sailean proiektatu ondoren gure zinemetara dator 'La semilla de la higuera sagrada'. Mohammad Rasoulf zuzendari irandarraren film bakar bat ere ezin izan da ikusi bere herrialdea, noski, ezta azken hau ere. Kritika gogorra egiten dio herrialdeko egoera politikoari eta emakumeek pairatzen dute jazarpenari. Elkarrizketa interesgarria egin dio Jaime Iglesias kazetariak Mohammad Rasoulfi aste honetako Zazpika aldizkarian.
Babygirl, Halina Reijn
Enpresa garrantzitsu bateko goi exekutibo batek (Nicole Kidman) bekardun gazte bat ezagutuko du. Familia eta lana dira bere bizitzako ardatz ordura arte, baina sexuak eta plazerak izango da nagusi bekadun gaztearekin. Lanean boterea duen emakumea, esaneko hutsa izanen da ohean. Veneziako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu eta emakumezko protagonista onenaren Volpi Kopa irabazi zuen Kidmanek.
La habitación de al lado, Movistar +
Movistarrera iritsi da Pedro Almodovarren azken filma. Veneziako Zinemaldia estreinatu eta sari nagusia irabazita, Movistar +eko katalogoko parte izanen da film saritua. Iraganeko bi lagun, heriotzaren mehatxua eta bizitzari lasaitasunez agur esateko eskubidea. Almodovarrek ingelesez errodatzen duen lehen filma da hau, bikain daude Julianne Moore eta Tilda Swinton. Polemika ere piztu da filmak ez duelako jaso izendapenik film onenaren sailean.
Parpadea dos veces, Amazon Prime
Jatetxe bateko zerbitzaria da Fridak eta bertan ezagutuko du Slater King teknologia magnatearekin topo egingo du dirua batzeko gala batean. Bien artean sortuko den kimikaren ondorioz, gizonezkoak bere irla pribatura gonbidatuko ditu emakumea eta beste hainbat pertsona famatu. Paradisuan dena ideal doan unean, gauza arraroak gertatzen hasiko dira. 'Puñales por la espalda' eta 'El Menu' filmak gustu bazitzaizkizun, hau ere gustatuko zaizu. Zoe Krabitz 'Big Litles lies' telesailean ikusi genuen aktore bezala, baina lehen aldiz kameraren atzean jarri da zuzendari moduan, hau duzue bere opera prima.