

Zuzenean 14:00h - 16:00h
Zebrabidea
16:00h - 17:00h
Bilbotarra
17:00h - 18:00h
Kontatzera Noazu

Telebistak ez zuen irratia hil, baina futbolak akaso bai. Bideokluba motzagoa izan da aste honetan ere Europa Leagueko nor gehiagokoengatik. Hala ere, asteko gomendioek ez dute hutsik egin.
Morlaix, Jaime Rosales
Bueltan dator Jaime Rosales, eta Frantzian filmatutako film batekin gainera, frantsesez. Ama hil berri zaio bigarren hezkuntza ikasten ari den Gwen neskatoari. Familia giro eta arazoetatik ihes egiteko helburuarekin, Thomas mutil lagunarekin eta beste hainbat lagunekin emango ditu aste batzuk. Jean-Luc ezagutuko du, herriko zinemara joateko plana proposatu dio eta Gwenek bere bizitza kontatuko duen filma ikusiko du aurrez aurre.
Secretos de un crimen, Sandhya Suri
Thrillerra eta salaketa-filma nahasten dira 'Secretos de un crimen' filman. Genero bateko edo besteko baliabideak arrunt bihurtu gabe, Indiako errealitate gordina barrutik erakusten du. Shahana Goslamik gorpuztutako polizia-agentearen ibilbidea, alargundu ondoren senarraren postua heredatuko du. Kasta baxuko neska bat hilda agertu da, ikerketa bihurri batean murgildu da Sharma inspektore karismatikoa.
En lo alto, Filmin
Autore zinema gustuko baduzu aukera ederra da hauxe. Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuta, gerora Toronto eta New York bezalako festibaletan lehiatu da Hong Sang-soo zuzendari bereziaren filma.
Zinema industriatik kanpo, berak ekoizten ditu bere filmak, urtean bi-hiru gainera. Bere gai nagusiak sorrera prozesuen hausnarketa, amodioa eta egunerokotasuna izan ohi dira.
Marco, Movistar +
Enric Marco Batlle CNTko idazkari nagusia izateaz gain eta Espainiako Amical de Mauthausen taldeko presidentea izan zen. Historialari batek egindako ikerteta baten ondorioz jakin zen bere biografiako hainbat datu faltsutu zituena, ez zuen inoiz Alemaniako kontzentrazio esparrurik zanpatu. Baina zer garrantzia du gezurrak? Zein da ondorioa? Eta gezurra intentzio onarekin sortua bada? Zer behar du gizakiak horrelako gezur bat sortzeko? Zer da egia eta zer gezurra?
Veneziako Orizzonti Sailean estreinatu ondoren, Movistar + plataformara dator Moriarti donostiarren azken ekoizpena. Goya sarietan Gizonezko Aktore Onenaren saria eraman zuen Eduard Fernandezek Marco Pertsonaiagatik.