Zuzenean 04:00h - 08:00h

Haria 1

Peli Lekuona eta Zaloa Badiola

08:00h - 10:00h

Bigarren Kafea

10:00h - 10:15h

Haria 2 aurrerapena

Oinatz Aizpuru

Maite Bidarte
NAIZ Irratia. Saioen arduraduna. Bideokluba saioko gidaria

Faborito argirik gabe eta polemika ugarirekin heldu dira Oscar sariak

Igande honetan, martxoak 2, banatuko dira Oscar sariak Los Angeleseko Dolby aretoan. Conan O’Brien eskarmentu handiko komikoak gidatuko du faborito argirik ez duen gala. Ezbairik gabe, polemikak izan dira  97. edizioko protagonistak.

Audio_placeholder

Faborito argirik gabe eta polemika ugarirekin heldu dira Oscar sariak

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Oscar sarietako garaikurra
Oscar sarietako garaikurra (Wikipedia (CC))

Ez da ahantzi behar Oscar sariak Ameriketako Estatu Batuetako Zinemako Arte eta Zientzien Akademiak  banatzen dituen sariak direla, alegia, sari lokalak direla. Hala ere, urteko zita garrantzitsuenetako bat da zinearen industrian. Bideokluba saioan ere Los Angelesera begira jarri gara Aimar Erkiaga eta Garazi Karrera kolaboratzaileekin, Oscar sarien monografikoa egin dugu.

Emilia Perez da edizio honetako faborito nagusia, 13 izendapenekin. Berriki baieztatu du Netflix konpainiak, baietz, Karla Sofia Gascon aktore espainiarra Los Angelesez izanen dela. Gogoratu faboritoa izatetik kantzelatua egotera pasa zela oso ordu gutxitan Emilia Perez filmeko protagonista zabaldu zituen txio islamofoboengatik.  Wicked filmak 10 izendapen ditu, The Brutalist-ek bezala.  Cónclavek 8,  eta Anorak 6. Horiek dira faboritoak film onena irabazteko. Baina gogoratu film onenaren sari nagusia irabazteko bozka berezia dela, lehentasunezko bozka bidez harten da erabakia, eta kontsensu gehien duen ekoizpenak irabazten du.

Jaurlaritza Logoa