Zuzenean 05:00h - 09:00h

Haria 1

Peli Lekuona eta Zaloa Badiola

09:00h - 11:00h

Bigarren Kafea

11:00h - 11:15h

Haria 2 aurrerapena

Oinatz Aizpuru

Maite Bidarte

Medem eta Cobeaga zine zuzendari donostiarrak bueltan dira pantaila handian

Julio Medem eta Borja Cobeaga zuzendari donostiarren azken lanak iritsiko dira ostiral honetan pantaila handira: '8' eta 'Los aitas'. Biak izan dute aurkezpen ofizilala Malagako Zinema Jaialdian, Sail Ofizialetik kanpo aurkeztu dira.

Audio_placeholder

Medem eta Cobeaga zine zuzendari donostiarrak bueltan dira pantaila handian

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Julio Medem zuzendari donostiarraren '8' filmeko fotograma bat
Julio Medem zuzendari donostiarraren '8' filmeko fotograma bat (Julio Medem)

Martxan da Malagako Zinema Jaialdia, martxoaren 14an hasi eta 23an, igandean, amaituko da. Hainbat euskal ekoizpen izan dira bertan, besteak beste, ostiral honetan karteldegira iritsiko diren Julio Medem-en '8' eta Borja Cobeagaren 'Los aitas' komedia. Aimar Erkiagarekin errepasatu ditugu Andaluziako jaialdian parte hartu duten beste euskal ekoizpen batzuk ere.

Lehiatik kanpo daude aipatu berri ditugun '8' eta 'Los aitas' filmak, baita apirilaren 25ean estreinatuko den 'Faisanen irla' ere. Euskal Herrian ekoiztutako hainbat film labur ere lehiatuko dira Malagan, baina tarte berezia eskaini diogu Sara Fantovak zuzendutako luzeari: 'Jone, batzuetan'.

 

Horretaz gain, asteko zine gomendioek ez dute hutsik egin. Pantaila handian Julio Medemen '8' filma eta Borja Cobeagaren 'Los aitas' comedia ikusteko gomendatu digu Erkiagak. Streaming plataformetan, Filminen aurkituko dizutuze aste honetako harribitxiak: 'Bird', 'Pasajes' eta 'Los restos del pasar'.

Jaurlaritza Logoa