Zuzenean
Euri eta elur kontuak alde batera utzi, eta musikaz hitz egiteko tartea hartu dugu asteburu honetan ere 'Kera Deia' saioan. Larunbat honetan ere, zerez gozatua izan dugu, Juan Luis Guerra handiaren lan ugari entzuteko tarte bikaina izan baitugu arratsaldearen lehen ordu tartean. Dominikar abeslari eta musikagilea dugu bera, XX. mende amaieran zein XXI. mende hasieran arrakasta handia izan duena. Aipatzeko ugari utzi digu, diskografia zabala osatua baitu bere ibilbidearen hasieratik.
Gitarra du bere instrumentu nagusi, baina ahotsari esker ere bada ezaguna mundu osoan zehar. Karibeko erritmoak, merengea eta Afrikako musika uztartzen ditu. Nork ez du ezagutzen esaterako 1990.urtean kaleratu zuen La Bilirrubina izeneko lan arrakastatsua? Gaur egun entzuten jarraitzen baldin badugu, zerbait berezia izango duelakoan gaude gu behintzat. Urte berdinean kaleratu zuen ere Burbujas De Amor lana, mundu zabalean entzunaldi ugari lortu zituena.