Zuzenean

Atzoko saioaren ondotik, gaurko saioak ez ditu osagai gutxiago izan makalagoa izateko. Bikaina eta ederra egiten saiatu gara igande honetako 'Kera Deia' ere eta horretarako, Chet Baker tronpeta-jole famatu handiaren inguruan aritu baikara. 58 urte zituela zendu zen istripu baten ondorioz, Amsterdam hirian. Estatubatuar jazz-musikagileak ordea, erreferente izateko adina eskarmentu utzi zuen musikaren munduan eta gure omenaldi bat merezi zuela ere pentsatu dugu. Gaurkoa beraz, berarentzat prestatzen hasi eta merezitako errepasoa eman diogulakoan gaude.


