Zuzenean

Etxahun Arregi

Kera Deia | Jotakie

Audio_placeholder

Kera Deia | Jotakie

Loading player...
Jotakie
Jotakie

Musika ezberdina entzutea dugu gustuko nagusiki 'Kera Deia' saioan, eta horretarako bilaketa lan zehatzak buru behar izaten ditugu aste osoan zehar. Txukun-txukun egiteko aukera ematen digu lanketa horrek ordea, eta larunbat honetan ere ezin hobeto burutu dugula esateko moduan gaude. Euskal Herrian geratzea erabaki dugu azaroaren erdi honetan, 'Jotakie' taldearen inguruan aritu garelarik kantu-zerrenda paregabe bat osatzen. 1981tik 1990era bitartean, Euskal Rock Erradikalaren parte izan zen, punkaren eztandarekin batera sortu zelarik.

Elortxa, Maolo, Peio eta Luka taldekideek, doinu gozoak eta ezberdinak jorratu zituzten ibilbidearen hasieratik amaierara bitarte, eta Euskal Herrian izan den pop-rock talderik esanguratsuenetakoa dela esateko modukoa dela iruditzen zaigu. Historiaren antzera, diskografia ederra dute, bost disko bikain kaleratu baitzituzten, 'Kortatu, Cicatriz, Jotakie eta Kontuz Hi!' izan zen lehena 1985ean. Erreferente handiek beraz, errepaso handi bat merezi izan dute Naiz irratiaren uhinei esker asteburu honetan.

Jaurlaritza Logoa