Zuzenean

Etxahun Arregi

Kera Deia | Camel x 1

Audio_placeholder

Kera Deia | Camel x 1

Loading player...
Camel
Camel

Erresuma Batuan igarotzea erabaki dugu abenduko asteburu hau, eta gauzak horrela larunbat eta iganderako talde interesgarri bezain berezi baten inguruan aritu gara. Camel bandaren erritmora jarri ditugu beraz Naiz irratiaren uhinak 'Kera Deia' saioan, eta gauzak horrela, doinu ugari entzun ditugu. Taldea 1969.urtean hasi zen sortzen Londresen, baina 1971an eman zen ezagutzera. Gaur egun arte, entzuteko ugari utzi izan digute eta rock progresiboaren aitzindarietako bat da, baita generoaren funtsezko zutabeetako bat ere.

Larunbat honetako ordubeteko sesio musikalean, beraien doinu ugari igaro dira guretik eta gauzak horrela, diskografiari ere errepaso bat eman nahi izan diogu. Gaur egun Andrew Latimer, Colin Bass, Denis Clement eta Pete Jones lau musikariek osatzen badute ere banda, artista ugari igaro dira. 1973.urtean argitaratu zuten gainera beraien lehen diskoa, beraien izen berberarekin eta jasotako erantzunaren ondotik, beste horrenbeste etorri ziren atzetik.

Jaurlaritza Logoa