Zuzenean

Etxahun Arregi

Kera Deia | Camel x 2

Audio_placeholder

Kera Deia | Camel x 2

Loading player...
Camel
Camel

Atzoko saioaren ondotik, gaurko honetan ere jarraipenari eman nahi izan diogu Camel banda britainiarraren errepasoari. 1970eko hamarkadan sortutako talde ingelesik onenetakotzat jotzen da Camel, eta jazzetik, musika klasikotik eta barrokotik, bluesetik eta musika elektronikotik hartutako elementuak konbinatu zituen sormen eta zehaztasun tekniko nabarmeneko albumak sortzeko. 2023ko ekainerako Erresuma Batuan bira bat iragarri zuen Camelek, 2021eko azaroaren 29an, bere 50 urteko ibilbidea ospatzeko asmoa baitu.

Igande honetako 'Kera Deia' saioan, beraien diskografia errepasatzen jarraitu nahi izan dugu atzoko moduan. Kantu ugari entzuteko aukera hartu dugu, nahiz eta 15 disko ezagutzera eman, beste horrenbeste lan dituztelako. Asteburu oso hau beraz, banda ezagun eta handi honi eskaini nahi izan diogu Naiz irratiaren uhinetan, eta datorrenean ere bueltan izango gara larunbat eta igandero legez arratsaldeko hiruretatik aurrera beste proposamen batekin.

Jaurlaritza Logoa