Zuzenean

Etxahun Arregi

Kera Deia | Bryan Ferry

Audio_placeholder

Kera Deia | Bryan Ferry

Loading player...
Bryan Ferry
Bryan Ferry

Artista hitzak biltzen du Bryan Ferryren ibilbidea, hamaika lan egin baititu musikari, kantautore eta batzuetan aktore lanetan ere topatu dugun britainiar handiak. Bere ahots estilo leunagatik da nagusiki ezaguna, hirurogeita hamarreko hamarkadan 'Roxy Music' taldeko abeslari eta konpositore nagusi gisa nabarmendu zelarik. Gerora egin zuen bakarkako ibilbideagatik ere ezaguna da. 'The Banshees' rock taldean abeslari gisa hasi zuen bere ibilbide musikala, eta Richard Hamilton artista eta gurua ezagutu zuen, gerora 'British Pop Art' mugimendua sortu zuena.

Ondoren, 'The City Blues' taldean sartu zen, baita 'Gas Board' soul taldean ere, Graham Simpson eta John Porterrekin batera. Estilo ezberdin ugaritan lanean arituriko artista dela esan genezake beraz, ibilbide oparoa duelarik eta musikari askori ikasteko asko utzi izan diena ere bai. Igande arratsalde honetako 'Kera Deia' saioan, lan ezberdin ugari entzuteko aprobetxatu nahi izan dugu. Bere meritu itzela ehuneko-ehunean baloratu dugu ere, duen adinerako, txundituta uzten jarraitzen duelarik.

Jaurlaritza Logoa