Zuzenean 21:00h - 22:00h
Bilynch
22:00h - 23:00h
Uluka
23:00h - 00:00h
Beste Lau
.jpg)
Asteazken honetako ∫ateliteak saioaren 73.edizioa, nobedadez beteta etorri zaigula esateko hamaika arrazoi ditugu. Euskal Herrian hasi dugu bidaia, Alvva musikariak kaleratu berri duen Ethereal Feeling lana entzuteko tartearekin gozatuaz. Gailü mitikoen itzuleraren berri ere eman dugu, 20 urteko geldialdiaren ostean, bueltan direla ondo baino hobeto erakutsi digute "Begiak, egiak ba ote?" izenburua duen diskoarekin.
Zabala, Estalai eta Adrian Alegria ere izan dira gurean. Rap doinuek ere izan dute bere tartea Gxnzx, Miguel Grimaldo edo Moisés No Duermeren azken lanak ezagutzeko aukera bikainaz ondo baino hobeto baliatuz. Iparralderago joan gara gero, Gerry franke Alemaniarraren Tariq disko berria ezagutu eta Errortica errusiarrari Anatolian Weaponsek egindako remix zoragarri bat entzuteko. Saioaren azken minutuetan, Brasilen egin dugu geldiunea, BaianaSystem eta Al Jarreau entzuteko. Lotu gerrikoak eta goazen!
«Amasako zikloa itxi egingo da; auskalo urte batzuk pasata zer gertatuko den»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
Eskola kirola eta frustrazioa: Nola eragiten du eta nola kudeatu?
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
