Zuzenean 21:00h - 22:00h
Bilynch
22:00h - 23:00h
Uluka
23:00h - 00:00h
Beste Lau

Ez dugu nolanahiko '∫ateliteak' saioa izan aste honetan ere, edukirik onenez goraino beteta etorri baikara beste behin. Inguma Records zigilu Donostiarretik kaleratu berri duten "Akerbeltz" lanarekin hasi dugu gure 67.saioa eta ondoren, Bizkaia aldera salto egin eta Xheden azken lana, Empty Files taldearen aurrerapena eta Eclectic Reactions zigiluko Amor Eterno proiektua ezagutu ditugu.
Galizian ere geldialdi luzea egin dugu oraingo honetan, Vigoko BFlecha handiak lan berria kaleratu berri baitzuen pasa den astean 'ExNovo' izenburupean eta bertatik kantu pare bat entzuteko aukera, ondo baino hobeto aprobetxatu dugu. A Coruñako Noaiprek ere lan berria kaleratu du aste honetan bertan, Galiza calidade! Flying Lotus, Dam Funk, Squarepusher ere igaro dira guretik, eta saioa amaitzeko Euskal klasikoa, Zaldibobo taldearen Zazpiak Beat!
«Amasako zikloa itxi egingo da; auskalo urte batzuk pasata zer gertatuko den»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
Eskola kirola eta frustrazioa: Nola eragiten du eta nola kudeatu?
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
