Zuzenean 21:00h - 22:00h
Bilynch
22:00h - 23:00h
Uluka
23:00h - 00:00h
Beste Lau

Maiatzeko lehen '∫ateliteak' saioa izan dugu asteazken honetan Naiz irratiaren uhinetan entzungai eta 68. hau, bi zatitan bana genezakeela esan dezakegu. Lehen zatiari dagokionez, artista eta banda nazioartekoen nobedaderik berrienei egin nahi izan diegu tartea. Full Crate holandarrarekin hasi eta Hyatus Kayote Australiarrak entzun ahal izateko minutuak ere ondo baino hobeto aprobetxatu ditugu. Horien artean berriz, Bruxas proiektu berria ezagutzeko aukera bikaina ere izan dugu.
Ondo azpimarratzeko modukoa da ere The Zenmen taldeak, Music From Memory zigiluak kaleratu berri duen 'Enter The Zenmen' izeneko diskoa. Eta saioaren bigarren zatiari dagokionez, Flat Erik musikariaren Dataísta izeneko singlearen kaleratzearen aitzakiarekin, Urano Players taldearen musikari egin diogu errepaso txiki bat. Entzun gabe geratzea merezi ez duen saio bat beste behin ere beraz, asteazken gauak eklipsatuko dizkizun saioaren konpainia nahitaezkoa izan baitugu beste behin.
«Amasako zikloa itxi egingo da; auskalo urte batzuk pasata zer gertatuko den»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
Eskola kirola eta frustrazioa: Nola eragiten du eta nola kudeatu?
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
