Zuzenean

Telmo Trenor

∫ateliteak x 71

Audio_placeholder

∫ateliteak x 71

Loading player...
Oneohtrix Point Never
Oneohtrix Point Never

Joan zen asteko abentura dotore eta bereziaren ondotik, normaltasunera itzu gara '∫ateliteak' saioaren 70.edizio honetan. Gauzak horrela, nobedadez goraino beteta etorri gara beste behin eta horiez baliatu gara saioaren zati handi batean, kanturik berrienak entzuteari zehazki. Bergaratik etorritako Hegazkin izeneko bikoteak zabaldu ditu gure saioaren lehen minutuak, Costas Donostiarraren kantu batzuk entzuteko txandaz ere baliatu gara, Maria Arnal eta John Talaboten arteko erkalana ere ezagutu dugu, baita Rosalía eta Oneothrix Point Neverren artekoa besteak beste.

Rap doinuak ere igaro dira Naiz irratiaren uhinetatik, Elphomega eta Payo Cafeínaren eskutik. Amaitzeko Karmasound musikariak kaleratu berri duen Rock Bruk Park izenekoa jarri dugu, The Blackbyrds taldearen bertsioa hain zuzen. Nola ez, aukera aprobetxatu eta kantu originalarekin, Rock Creek Park izenekoarekin itxi dugu aste honetakoa.

Jaurlaritza Logoa