Zuzenean

Telmo Trenor

∫ateliteak x 75

Audio_placeholder

∫ateliteak x 75

Loading player...
WLDV
WLDV

Asteazken gauean '∫ateliteak' entzuteko aukera bikaina izan dugu beste behin ere Naiz irratiaren uhinei esker eta 75.saio honetarako ere onena biltzen saiatu, eta lortu dugulakoan gaude. Gure eskeletoa mugitu ahal izateko saio aproposa prestatzen aritu gara eta horretarako, Euskal Herrian hasi nahi izan dugu gure ibilbidea ohi bezala. Goxoa Grooves plataformaren 2.erreferentzia ezagutuz, Ridge Racer ekoizleak sinatzen duen Beat To Not Study To lanarekin ekin diogu.

WLDV Bilbotarraren azken kantua ere entzuteko paradari ere, ez diogu inolako ukorik egin, Patch Records zigilu alemaniarrak kaleraturiko azken bilduman topa dezakeguna hain zuzen ere. Nobedade gehiago etorri dira hauen atzetik: Alvaro Cabana, Fernando Lagreca, Iro Aka, Hidden Jayeem, BSN Posse... bezelako artista eta proiektuak entzuteko aukera ere izan baitugu. Datorren astekoa Deluxe edizioa izango dugu, beraz, adi ibili beharko zinateke!