Zuzenean 07:00h - 08:00h
Bidaiari
08:00h - 13:00h
Asteburuko Haria
13:00h - 14:00h
Kontatzera Noazu

Aspaldiko ohituretara egin dugu bidaia aste honetako '∫ateliteak' saioan, DJ baten bisita paregabea jaso dugularik zati handi batean. 72.edizio honetarako beraz, 'DJ-F' handiak hartu du gure satelitearen bolantea eta 45 minutuko bidaia kosmikoan mugilduarazi gaitu. Mood estiloko eta garai ezberdinetako musikaren laguntzaz izan gara bere konpainian.
Flavio laguna klasiko bat dela esan genezake, Madrilgo underground eszenan eta bere DJ lanaz gain, musika eskoizle (Ideograma), zigilu baten jabe (Prayers For The Long Life) eta diska denda baten arduradun ere badelako. Kuxkuxeatzen hasten baldin bagara, Malasaña auzoko Palma 39 denda topa dezakegu disko artean.
Aste honetarako beraz, Pharoah Sanders eta Floating Points, Andres perez Ixonetli, Richard Davids, Madlib… eta beste zenbait artistek osatu dute tracklista. Zuek ere guk bezainbeste gozatu izana espero dugu gaurko Dj F-ren mixarekin! Saioa agurtzeko euskal klasikoa Marruma Tolosaren eskutik etorri zaigu.
«Txapelketan hobetzen joan naiz eta finalera iristean ikusi nuen irabazteko aukera neukala»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
Eskola kirola eta frustrazioa: Nola eragiten du eta nola kudeatu?
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
