Zuzenean
Aste honetako ∫ateliteak saioa ere ez dugu nolanahikoa izan, 63. honetan ere onena ekartzeko aukeraz baliatu gara, hainbat izan baitira azken egun eta asteotan gure inguruan kaleratu diren lanak. Donostian hasi dugu ibilbidea, Alvvaren ekoizle fazeta eta Divorce From New York, Alvaro Granda Reikjavikidearen bakarkako proiektua ezagutuz. Mitto Koronkon (Bilbo) eta Ben Yart (Iruñea) ere entzun ditugu saioan, baita Verde Pratoren azken lana ere, Kondaira Eder Hura izenburupean kaleratu berri duena.
Bflecha eta Aries Galiziarren azken lanak entzuteko ere aprobetxatu dugu, eta noski labetik atera berri den Floating Points eta Pharoah Sanders artistek Londongo Orkestra Sinfonikoarekin elkarlanean atera duten diskoa ere jarri dugu gaurkoan. Saioa amaitzeko 1985.urtera joan gara Nahiko talde Gasteiztarraren Afrika kantua entzuteko.