IRRATIA

Gaueko erregearekin parez pare: reggaetoiaren eragina aztertu dugu Ad Libitumen

Garai bakoitzak bere musika-estilo izarra du, eta argi dago XXI mendearen lehen laurdenean, herrialde latindarretan behintzat, zein izan den musika estiloetan erregea: reggaetoia. Maitasuna eta gorrotoa maila berean pizten ditu genero honek. 

Kai Nakai NAIZ irratiako estudioetan (NAIZ irratia)

This browser does not support the audio element.


Urteak joan, urteak etorri, reggaetoia gau-giroan gehien entzuten den musika izaten jarraitzen du taberna eta diskoteketan. Jamaikatik Panamara bidaiatu zuen reggaean omen du oinarria reggaetoiak. Bertatik Puerto Ricora ere zabaldu zen tendentzia horri hip-hop baseak eta rap apur bat gehitu zioten, hasiera batean underground izena jarri zioten estiloan bilakatzeko.

90. hamarkadaz ari gara, eta oso estilo esperimental eta prekario batez: soilik kassettean grabatzen zituzten underground estiloko abestiak, eta kassette horien zabalkundea zen haien tresna bakarra. Urte gutxian, ordea, esperimentazio horrek tekla jo eta, izen berri batekin, mundua konkistatzeari ekin zion: Daddy Yankee izan omen zen reggaeton hitza lehen aldiz erabili zuena.

Hortik aurrerakoa historia da. 2000. hamarkada urrezko garaia izan zen reggaetoiarentzat, Ertamerikan ez ezik, Europara eta Estatu Batuetako komunitate latindarretara ere zabaldu zelako. Garai honetan topa ditzakegu  Daddy Yankee, Nicky Jam, Don Omar, Wisin y Yandel edota Ivy Queen bezalako artistak. Dembow izeneko erritmoa oinarri, reggaetoiak musikaren tronua konkistatu zuen dagoeneko.

Ad Libitumeko atal honetan reggaetoiaren oinarriak, eraginak, artista esanguratsuenak eta bilakaera aztertuko ditugu, baita bere esplotazio amaigabearen inguruan hausnarketa batzuk plazaratu ere.