Kaki Arkarazo: «Ez dago Estatu demokratikorik, diktadura handiak daude atzean»
'Otea Lili' saiora etortzen den gonbidatu denak bezala, Arkarazok ere aukeratu ditu bereak. Horrela, M-ak, Negu Gorriak, Xabier Lete, Mikel Laboa, Errobi eta Joxe Ripiau taldeen kantuak baliatu ditugu politikaz, Euskal Herriaz, egungo bizimoduaz eta hedabideen botereaz hausnartzeko.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Kaki Arkarazo musikari eta teknikariak asko disfrutatu ohi du soinu-mahaiaren aurrean dagoenean. Bere estudiotik hamaika talde igaro dira. Zenbat? Berak ere ez du jakingo kopurua! Jarduneko teknikaririk preziatuenetako izan da. Laket, M-ak, Kortatu, Negu Gorriak, Nazion Reixa taldeetako partaide izan da. Irratian eta telebistan saioak egindakoa da. IZ estudioan lan egin zuen eta, gero, Garate estudioa eraiki zuen. Eta beste hamaika saltzetan ibili da.
'Otea Lili' saiora etortzen den gonbidatu denak bezala, Arkarazok ere aukeratu ditu bereak. Horrela, M-ak, Negu Gorriak, Xabier Lete, Mikel Laboa, Errobi eta Joxe Ripiau taldeen kantuak baliatu ditugu politikaz, Euskal Herriaz, egungo bizimoduaz eta hedabideen botereaz hausnartzeko.
Estatu demokratarik ez dagoela dio «beti berdinek» agintzen dutelako, eta komunikabideetan gezurra baino ez dagoela salatu du: «eraso handiena komunikabideetatik jasotzen duguna da, poliziarena baino gehiago». Atzera begira jarri eta zera esan du: «Jon Idigorasek eta Txomin Ziluagak zuten komunikatzeko trebetasuna» txundigarria zela esan du, eta halakorik ez duela ikusten egungo politikan, «egungoa, politika deskafeinatua» dela dio. Kultura abangoardistari bizkar eman eta «kontsumoan erori» garela ere badio: «Zein talde dago, gaur egun, jendea probokatzen duena?».