En direct

Ion GARATE

Erresuma Batuko bi eztabaidak: Borish Johnson eta Premier liga

Erresuma Batuko egoera sakonean aztertu dugu bertan bizi den Kristina Zoritarekin. Boris Johnson Lehen Ministroa ospitalean ingresatu aurretik hitz egin genuen Zoritarekin. Gobernua kritika ugari jasotzen ari da hedabidetan zein herritarren artean, baina ingelesek badute beste kezka bat ere: eta futbola, zer? 

Audio_placeholder

Erresuma Batuko bi eztabaidak: Borish Johnson eta Premier liga

Loading player...
Londres, Koronabirusa Arg. Kristina Zorita
Londres, Koronabirusa Arg. Kristina Zorita

Britaina Handiko Gobernua zurrunbiloaren erdian dago. Kritika latzak jasotzen ari da, bai hedabideetatik, baita herritarrengandik ere. Horixe azaldu digu Londrestik Kristina Zoritak. Master bat egiten ari da bertan eta gurekin hitz egiten izan da Naiz irratian.

Zoritak azaldu du martxoaren 23tik itxialdi modukoan daudela bertan, baina «lau kasutan» atera daitekeela etxetik: erosketak egitera, botikak erostera, lanera eta kirola egitera.

Azaldu du baita ere «polemika asko» dagoela hainbat gaien inguruan: «batetik, test-ekin polemika handia dago, noiz egin behar ote diren. Bestetik, arnas eragileen falta ere omen dago, eta osasungintzako langileak babes ekipamendu faltaren kexu dira. Horiek dira hiru polemika nagusienak». Horretaz gain, nabarmendu du enpresa txiki asko «oso gaizki» ari direla pasatzen.

Bestetik, aipatu du Zoritak hurrengo asteetan erabakiko dutela itxialdia gehiago luzatuko den edota «askatasun gehiago» emango duten kalera ateratzerako garaian. «Hala ere, ospitaleak eraikitzen ari dira, beraz, nire ustez, egoerak okerrera egingo duela aurreikusten dute dagoeneko» azaldu du.

Bertako exekutiboak hartutako neurriek eragindako polemikaz gain, badago beste gai bat polemiko bihurtu dena azken egunetan, Ingalaterran sortu zen futbola, eta futbola da kirol guztietan errege... Premier liga bertan behera geratu da eta klubek diru laguntzak eskatu dituzte jokalariak ez diren langileak ordaintzeko. Futbolarien soldatak, baina, bere horretan jarraituko dute. Hala ere,  «jokalari batzuk prest agertu dira haien soldatak murrizketeko» argitu digu Zoritak. 

Gehien bat koronabirusaren inguruan solastu arren, etxealdiko egun hauetan Londresen dituzten aukerak ere azaldu dizkigu, dauden kultur eskaintzaz aritu gara solasten, baita bertako hedabide nagusiek eskaintzen duten edukiaz ere. 

 

Jaurlaritza Logoa