Zuzenean

Ion GARATE

Gaur emakumeak kalera, bihar, gizonak. Horrela hasi zuten konfinamendua Perun

Neurri ezberdinak hartzen ari dira herrialde desberdinetan koronabirusa eragiten ari den egoerari aurre egiteko asmotan, baina aipatzekoa da, Perun, genero bereizketan oinarrituta hartu dutena. Naiz irratian izan da bertan irakasle lanetan ari den Izaskun Sainz tolosarra, eta berak eman digu Peruko egoeraren informazioaren berri.

Audio_placeholder

Gaur emakumeak kalera, bihar, gizonak. Horrela hasi zuten konfinamendua Perun

Loading player...
Peru (AFP- Celso Roldan)
Peru (AFP- Celso Roldan)

Herrialde bakoitza bere neurriak hartzen ari da koronabirusari aurre egiteko, baina, nahiko bitxia da Perun hartu dute neurrietako bat. Naiz irratian izan dugu Izaskun Sainz, bertan irakasle lanetan ari den tolosarra. Konfinamendu lehen egunetan, generoa hartzen zen kontutan Perun kalera ateratzeko, emakumeak egun batean, eta gizonak hurrengoan. Baina jada, bertan behera utzi dute neurri hori. 

Peruko goberunuak hartutako nuerri horren inguruan d, Sainez hala esan digu:  «aurreko astean, adibidez, kalera ateratzerako orduan, genero bidez egin zuten banaketa. Astearte, ostegun eta larunbatetan emakumezkoak ateratzen ginen. Astelehen, asteazken eta ostiraletan, berriz, gizonezkoak. Hala ere, orain lege hori moldatu dute eta bertan behera utzi dute». Honen harira, gaineratu du «emakumezkoak ateratzen zirenean, supermerkatuetan sekulako ilarak» egoten zirela, eta gizonezkoak ateratzen zirenean, ordea, ilarak ez zirela hain esanguratsuak. «Hor ikusi daiteke ere genero ezberdintasuna» azaldu du Sainzek. 

Martxoaren 15etik daude ofizialki konfinamenduan Perun, baina, tolosarra martxoaren 11tik dago etxean sartuta: «ikastetxe guztiak egun horretan itxi baitzituzten». Gaineratu du, printzipioz, «martxoaren 26ra arte» dagoela ezarrita konfinamendua, baina ziurrenik luzatu egingo dutela.

Neurriei dagokionez, Sainzek azaldu du «orokorrean dena itxita» dagoela. «Supermerkatuak, denda txikiak eta farmaziak daude soilik irekita. Nahiko lege zorrotzak jartzen ari dira». Adibide bezala jarri du: «arratsaldeko 18:00etatik goizeko 5:00etara, kera deia moduko bat dago, iñork ezin du etxetik atera. Eta igandeetan baita ere dena itxita dago eta iñork ezin du etxetik irten». Gainera, «kalera ateratzean, beti maskarila jarrita» eraman behar dutela nabarendu du. 

Peruko osasun sistemari dagokionez, «gehien bat pribatua» dela esan digu tolosarrak, nahiz eta publikoak ere badauden. «Nahiko kolapsatuta daude azken aldian, baina presidenteak esan duenez, orokorrean nahiko ondo omen doa» kontatu du. Aurrera begira, Sainzek kontatu du «presidenteak apirila bukaeran pixkanaka martxa hartzen» hasi nahi duela, baina «zalantza handiak» daudela horren inguruan.

Jaurlaritza Logoa