Zuzenean

Ion GARATE

Irati Alonso, Austriatik: «Konfinazio zorrotzago bat botatzen dut faltan»

Nazioarteko euskaldunen testigantzak jasotzen jarraitzen dugu Naiz irratian. Aste honetan Irati Alonsorekin hitz egin dugu, Austrian dago bera, Vienan, doktoretza amaitzen. Bertako gobernuak ere hartu ditu koronabirusari aurre egiteko neurriak, baina, Alonsoren ustez neurri horiek zorrotzagoak beharko lukete izan.

Audio_placeholder

Irati Alonso, Austriatik: «Konfinazio zorrotzago bat botatzen dut faltan»

Loading player...
Irati Alonso (Naiz Irratia, koronabirusa)
Irati Alonso (Naiz Irratia, koronabirusa)

Atzerrian dauden euskaldunen bidez, koronabirusak eragindako egoeraren berri izaten ari gara nazioartean.  Austriako hiriburuan, Vienan, dago Irati Alonso doktoretza bukatzen. Azaldu digu haun neurriak lasaiagoak direla Euskal Herriko egoerarekin alderatuta, aukera dute kalera ateratzeko paseo bat emateko edo txirrindulan ibiltzeko. Hori bai, supermerkatuan maskarrilak derrigorrezkoak dira.

Alonsok azaldu du Austrian etxean daudela, baina, oraingoz behintzat, alarma egoerarik ez dagoela bertan.  Euskal Herriko egoerarekin alderatuta, han egoera askoz lasaiagoa dutela dio: kalera atera daitezke etxea konpartitzen duten kideekin, adibidez. Parke handienak itxita daude baina beste batzuk irekita mantentzen dira. Hala ere, etxetik ari da lanean Alonso «ikastetxeak  itxiak daude, eta dena online egiten ari gara» azaldu du.

Austriako gobernuak hartutako neurriei buruz galdetuta: «unibertsitateen kasuan esaterako, hasiera batean ez zegoen oso argi itxiko ote zuten edo ez. Baina segituan esan ziguten gu ez ginela lehentasunezko lanbide postua eta azkenean itxi zuten guztiz» esan du. Hala ere, Austrian hartu dira hemen hartu ez diren neurri batzuk: «Supermerkatuetan maskarilak jantzi beharko dira».

Alonsok gurean aitortu du, hasiera batean, austriarrek ez zutela serio hartu koronabirusaren krisia, eta kontzientzia falta zegoela, ikusten ziren kasuak hegoaldeko herrialdetik zetozelako «hemen, oraindik, mentalitatea dago iparraldeko herriak askoz ere garatuagoak daudela hegoaldeko herrialdeak baino...». Herritarrek neurriak betetzen ote dituzten galdetuta, dudarik egin gabe, Alonsok dio baietz.

Alonsok gaineratu du, berak «konfinamendu zorrotzago bat» botatzen duela faltan. «Hobe gauzak behin eta behar den bezala egitea gauzak luzatzea baino» azaldu du. 

 

 

Jaurlaritza Logoa