Zuzenean

Ion GARATE

Koronabirusa munduan; Argentinan, Alemanian eta Nepalen dauden euskaldun banarekin

Pandemia da koronabirusa; alegia, mundu osoan aldi berean ematen ari den epidemia. Nola ari dira bizitzen munduko ertz ezberdinetan egoera hau? Alemania, Argentina eta Nepaleko egoera ezagutu dugu bertan dauden euskaldun banarekin.

Audio_placeholder

Koronabirusa munduan; Argentinan, Alemanian eta Nepalen dauden euskaldun banarekin

Loading player...
Nazioartea Koronabirusa
Nazioartea Koronabirusa

Munduan zehar euskaldun asko aurkitu daitezke, batzuk lanean, besteak ikasten edo baita bidaiatzen ari direnak ere. Naiz irratian izan dira, haien egoera azaltzeko asmotan, Alemaniatik Jon Arrizabalaga, Argentinatik Beñat Larraga, eta Nepaletik itzuli berri, Joseba Fuentes. 

Jon Arrizabalagak azaldu digu Alemanian herrialdearen arabera neurriak aldatzen direla,  «Ni Stuttgarten nago eta nire herrian esaterako ez dugu inongo arazorik kalera ateratzeko garaian. Ikastolak, unibertsitateak, tabernak... itxita daude, baina kalera atera gaitezke nahi dugunean. Hemen ez dago konfinamendurik» baieztatu du gurean. 

Argentinan dago Beñat Larrañaga, han, «oraintxe aplikatuko dute konfinamendua». Dio kutsatuen kasuak gora doazela eta Euskal Herrian bezala, soilik premiazkoak diren gauzetarako atera ahalko dela etxetik. Ea Euskal Herrira itzultzeko intentzioarik duen galdetuta: «niri itzultzeko gomendioa eman didate eta hegaldia dut hemendik hiru egunera, baina korreo bat bidali didate bertan behera geratu ahal delakoan».

Nepaletik itzuli berri da Joseba Fuentes, oraingoz han ez dago kasu askorik, baina ohartarazpena egin du Fuentesek: «arazo nahikoa dituzte haiek haien herrialdean. Ez dut uste oraintxe bertan koronabirusa haien lehentasuna denik». Hala ere, neurriak hartzen ari direla esan digu,  esaterako Himalayako mendiak itxita daude eta ondorioz, turismorik ez dago. Nepalen zela aprobetxatuta, aukera izan du Joseba Fuentesek bidaiatzeko eta izan da Tailandian, Malasian eta Filipinasen, beretan «nahiko lasa» ibili direla esan digu.  

Jaurlaritza Logoa