Zuzenean
Koreako eta Suediako egoera ezagutu ahal izan dugu bertan diren bi euskaldunekin. Haien testigantzak jasotzeko asmotan Naiz irratian izan dira, Koreatik Maider Villaverde, eta Suediatik Leire Amenabar.
Maider Villaverdek azaldu du bera Seulen dagoela 2017tik. «Ni Seulen nago. LEINN ikasi dut eta gradu amaierako proiektua egitera etorri nintzen Koreara. Orain lanean geratu naiz» azaldu du. Aipatu du une honetan «lasaiago» dagoela egoera, eta bere kasuan, Seulen, ez daudela berrogeialdian, baina arrisku gehien duten hiriak «isolatuta» daudela. «Fokoak izan daitezken hirietan, berrogeialdian daude» azaldu du.
Villaverdek aipatu du hasieratik, nahiz eta kutsatu gutxi egon, «neurri asko» hartu dituztela.«Jatetxeak irekita daude, baina unibertsitateak, ofizinak... itxita daude. Etxetik ari gara lanean eta bilerak ere online egiten dira. Hala ere, kalera irten ahal gara» azaldu du. Azaldu du jendearen jarrera zintzoa dela neurriak betetzerako garaian. «Besteenganako errespetua dute» azaldu du.
Villaverdek azaldu baita ere, Korean «test asko» egiten dituztela, eta aplikazio baten bidez, etxean dauden positiboek medikuekin haien egoeraren jarraipena egiten dutela. Bertako osasun sistemaren inguruan hauxe azaldu du: «Osasun sistema publikoa da. Gobernua dena ordaintzen edo kubritzen ari da» azaldu du.
Bestetik, Leire Amenabarrek azaldu du urtarriletik dagoela Suedian master amaierako proiektua egiten. Aipatu du Suedian oraindik «egoera lasaia» dela. «Hemen kutsatu askorik ez dago, gehien bat hiri handietan kontzentratzen dira, baina orokorrean zifrak ez dira oso altuak» azaldu du.
Bertan hartzen ari diren neurriei dagokionez hauxe aipatu du Amenabarrek: «Ospitaleak oso babestuta daude, tabernetan neurri zorrotzak hartu dira nahiz eta martxan jarraitu, unibertsitateak skype edo antzeko aplikazioen bidez ari dira... Gehien bat jendearen arteko distantzia mantentzeko neurriak dira». Hala ere, gauza bat argi utzi nahi izan du: «Nire errealitatea edo Estokolmoko edo Goteborgeko hirian bizi den batena ezberdina da».
Suediako osasun sistemaz galdetuta, Amenabarrek azaldu du orokorrean dena publikoa dela bertan, bai osasun sistema, bai unibertsitateak, baita bestelako zerbitzuak ere.